Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Trebeska Dantza Taldea Trebeska mende erdi dantzan

Dokumentuaren akzioak

Trebeska mende erdi dantzan

Omenaldia kolektiboa da, Trebeska denok eraiki dugulako eta eraikitzen jarraituko dugulako. Oso pozik gaude gaur Trebeskak bete dituen 50 urteak ospatuko ditugulako. Trebeska 1976an sortu zen hemen, Egian, Xabier elkartearen barruan, mendizale, musikari eta dantzariak elkartuz. Ibilbide luzea egin du dantza taldeak orduz geroztik, eta hemen dugu bide hori egin dugun pertsona desberdinen lagin txiki bat, Trebeska jende askok osatu baitu momentu eta modu desberdinetan, bai taldearen parte izandakoak, baita taldearekin batera, inguruan, laguntzan, auzoan ibili direnak ere.

Tanxugueirasi entzun genion aurrekoan musika tradizionala ezin dela dantzarik gabe ulertu. Ez hori bakarrik, komunitatean bizizeko egina dagoela. Une kolektibo baten bueltan elkartzeko, ospatzeko eta partekatzeko musika baita.

Euskal dantza talde bat ere, ez da entseguak egin eta dantza politak aurkezten dituen jende talde bat bakarrik. Herrian, auzoan, kokatua dagoen eta inguruenearekin hartu emanean bizirik dirauen organismo bizi bat da. Eta ez hori bakarrik, belaunaldiz belaunaldi eraldatzen den organismo bizi bat ere ere bada, edo pertsona ezberdinek momentu desberdinetan osatzen dutena, ezin dena bere atal soltean argazki bat eginik ulertu, denen arteko lanaz bizirik baitirau. Gure gorputzak jarri ditugu dantzan proiektu honen, euskararen eta auzoaren alde, denon artean jada 50. urtez. Bakoitzak koloredun zintaxo bat eskuan gure ibilbidea egin dugu, Trebeskaren historia koloreduna josiz, istorioak eta bizipenak korapilatuz. Askok izango ditugu gogoan oholtzara igo aurreko urduritasuna, autobuseko barreak, jaien osteko nekeak, jantzien (eta izerdiaren) usaina. Eta denok elkarrren artean ezagutzen ez dugun arren, bat egiten gaituen oihal bat josi dugu, komunitate egiten gaituena.

Omenaldia denei, guri

Esan bezala, omenaldi hau kolektiboa da. Denon artean egiten baitugu Trebeska. Gaurko eguna eskertza eguna da, eskerrik asko eta zorionak!
Eskerrikasko Pitxin eta Blanca. Mila esker ere Joxean, Bego, Dori eta Tere, sorrera eta entrega guztiagatik.
Jantziak josten egon zareten ama, izeba, amona eta auzokideei.
Eskerrikasko momentu gogorrenetan zuen esku zegoen guztia eta gehiago egin duzuenei.
Manex, Maialen, Uzuri.
Maddi eta Illart jantzietegian egindako lanagatik eta laguntza guztiagatik.
Mila esker Irune, Jone eta Asier entseguak asteko momentu dibertigarrienak egiteagatik.
Eskerrikasko guraso, senide eta lagunei, emanaldi guztietan hor egoteagatik. Aurpegi ezagun bat topatu nahi eta irribarre goxo bat jaso dugulako.
Ardura eta karguak hartu dituzuen guztiei.
Eskerrikasko ere oraintxe hain presente egon ez baina bazaudetenei, Jone, Irantzu, Iulen, Nagore eta Udane.
Musikariei Xabi, Iñaki, Oihane, Leti, Ramontxo eta Patri.
Mila esker ere Ametz, Garazi eta Kata.
Auzoko dantzari txiki eta gurasoei, dantzan hasteko apustua egiteagatik. Eskerrik asko Uxue, Leire, Nerea eta Amaia.
Gaztetxoei: Lur, Libe, Ekiñe, Añes, Irantzu eta Nahia.... Zuei esker dantza taldeak jarraipena izango du.
Ikastaroetako taldekideei. Beti prest egoteagatik plaza bat hartu zein bolondres lanak egiteko. Astero entsegu gela dantza plaza bihurtzen jarrai dezagun.
Mila esker Eider, Leire, Cris, Ainara, Eneko, Eneritz, Eli eta Aloña.
Zabiltzaten eta ibili zareten guztiei.
Eskerrik asko beti Nieves, Gurutz, Aitziber, Lidia, Ana, Julen, Arantxa, Oñati eta Ana.
Eskerrikasko eta barkatu esan ez ditugunei, ahaztu zaizkigunei, eta ezagutzen ez zaituztegunei. Zuek ere Trebeska zarete, mila esker.
Mila esker Egia auzoari, Egiatarrei, Kata, Koxko eta Kaktusi, Arranori, Aitor Ikastolari, Aitzarteri, Gordegiari eta Teila Fabrikari.
Eskerrik asko, bukatzeko, Jaione, Andoni, Amets,Garazi, Uxue, Maddi, Lorea, Edith, Amaia, Inés, Beñat, Anearis, Sara, Itzel, Ane, June, Alberto, Joseba, Maialen, Izaro, Jon, eta Irati. Guzti honengatik, entseguengatik, bilera amaigabe eta Starbarreko asanblada inprobisatuengatik. Elkarrekin bizitzeko daukagun guztiagatik, eskerrik asko eta jarrai dezagun!
Amai dezagun txalo kolektibo batekin. Gora gu! Gora Trebeska!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Trebeska Dantza Taldea