Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Pierre Latasa Goya Udaberria Dantzan, Donibane Lohizunen

Dokumentuaren akzioak

Udaberria Dantzan, Donibane Lohizunen

2018/05/25 00:55

Orain duela zonbait urte Begiraleak elkartearekin, "Udaberria Dantzan" besta antolatzen dugula Donibane Lohizunen, Euskal Herri osoko taldeak gonbidatuz, haurrak eta helduak. Gure izenak dion bezala, ohiturak atxikitzen ditugu, guretzat euskal dantza tradizionala biziki inportantea da, baita ere dantza taldeen artean izan daitezkeen harremanak.

2018ko edizioa, ekainaren 3an iraganen da.

Hona, aurten etorriko diren taldeak :

- Nafarroatik, Iruñeko Duguna dantza taldea, San Ferminetako Trokeo Dantzak erakusteko

- Arabatik, Gasteizeko Jare dantza taldea

- Gipuzkoatik, Añorgako Arkaitz dantzari taldea

- Xiberoatik, Ezpeizeko Xiberoko Jauna elkartea, 2017an Maskaradak eman zituztenek.

- Bizkaiatik, Errandioko Trabudu dantza taldea

- Baxe Nafarroatik, Bidarraieko dantza taldea (dantza talde berria da, 2017ko Kabalkadan eman zituzten dantzak erakutsiko dizkigute)

- Lapurditik, Begiraleak dantza taldea

Egunaren egitaraua

-10:30etan desfilea Luis XIV plazaraino
-11etan Haurren saio nagusia Luis XIV plazan
-12:30etan talde guziak elgarrekin, dantza batzuk
-15:30etan desfilea
-16etan Helduen dantza saio nagusia Luis XIV plazan

Euria eginen balu, taldeek Urdazuriko kiroldegian dantzatuko lukete.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Pierre Latasa Goya

Pierre Latasa Goya

Lapurdi

Sortzez Urruñarra, Donibane Lohitzuneko Begiraleak dantza taldekoa naiz eta orain Maritzuli konpainiako hainbat proiektuetan ibiltzen naiz ere bai.