Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ostadar Dantza Taldea Plaza dantzen ikastarorako deialdi berria, urritik aurrera Beasainen

Dokumentuaren akzioak

Plaza dantzen ikastarorako deialdi berria, urritik aurrera Beasainen

Plaza dantzen ikastarorako deialdi berria, urritik aurrera Beasainen

Plaza dantzen ikastaroa: 2019-2020. ikasturtea

Aurreko ikasturteetan Ostadar Dantza Taldeak antolatutako plaza dantzen ikastaroak izandako harrera ona ikusita, 2019-2020. ikasturtean ere deialdi berria egitea erabaki dugu, aurreko urteetako taldeak mantentzearekin batera. Ikastaroaren helburu nagusia plaza dantza gisa ezagutzen ditugun koreografiak irakastea, eta hauei buruzko azalpenak ematea da.

Ikastaroa Ostadar Dantza Taldearen egoitzan (Beasaingo Oriamendi kaleko 10) eskainiko da, eta astean behin ordubetez egingo diren saioak izango dira.

 

Ikastaroan izena emateko:

Ikastaroan izena eman nahi duenak egun eta ordu hauek aukeratu ahalko ditu.

  • Asteartetan, 19:00etatik aurrera

  • Asteazkenetan, 19:30etik aurrera

Jasotako eskakizun kopuruen arabera erabakiko da talde bakarra edo gehiago osatu.

Izena emateko interesatuta dagoena modu hauetara jar daiteke gurekin harremanetan:

  • ostadardt@gmail.com helbide elektronikora idatzita.

  • Telefonoz edota WhatsApp bidez: Irati (689 27 60 74)

  • Sare sozialen bidez: Facebook (Ostadar Dantza Taldea)

 

Baldintzak eta oharrak:      

  • Nahiz eta ikastaroan izena emateko ez den adin-mugarik izango, ikastaroa batez ere jende helduari zuzendutakoa da
  • Izena emateko azken eguna, urriaren 18a, ostirala izango da!
  • Ikastaroaren ordainketaren informazioa izena ematen dutenei jakinaraziko zaie.

 

Amaitzeko, Ostadar Dantza Taldetik ikastaroan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta dantza eginez astero tarte atsegin bat igarotzera. Zuen zain izango gaituzue! 

 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ostadar Dantza Taldea

Ostadar Dantza Taldea

Beasaingo dantza talde bat gara eta efa 30 bat lagunek osatzen dugu. Oriamendi kaleko 10. zenbakian dugu egoitza. Urte osoan zehar dantza ekitaldiak antolatzen eta dantzatzen saiatzen gara, bereziki herri mailan, baina noizbehinka bestelako jarduerak ere antolatzen ditugu: ekitaldiak, hitzaldiak... Gurekin harremanetan jarri nahi izanez gero, sare sozialetan ere aurki gaitzakezue (Facebook, Twitter), edota bestela gure e-maila erabili dezakezue: ostadardt@gmail.com