Dokumentuaren akzioak
Ostadar dantza taldea:Gabonetako emanaldia
Beasaingo Ostadar Dantza Taldeak urteroko Gabonetako emanaldia eskainiko du herriko Usurbe Antzokian, 19:30ean. Urtero bezala, Euskal Herri mailako hainbat dantza-koreografia eskainiko dituzte. Sarrera doakoa izango da eta egunean bertan eskuratu ahalko dira.
Aurtengo ekitaldia berezia izango da, izan ere, Ostadar Dantza Taldeak taldearen sortzaile, sustatzaile eta dantzakidea izan zuen Jesus Mari Garate (1949-2018) dantza-maisu, gidari eta dantzaria omenduko du.
Dokumentuaren akzioak