Dokumentuaren akzioak
Beasaingo inauterietako dantza-desfile herrikoia
Ostadar Dantza Taldeak antolatuta, Inauterietako dantza-desfile herrikoia egingo da Beasaingo kaleetan zehar. Azken urteetan bezala,, inaute larunbatean (otsailak 10) eskainiko da 10:30etik aurrera.
Dantza-desfile ireki honetan, Euskal Herri mailan ohikoak diren inauterietako dantzak eskainiko ditu Ostadar Dantza Taldeak. Dantzariez gain, parte hartzera animatzen diren herritarrak ere irtengo dira.
Dantza taldeak dei egiten die herritarrei eta desfilean parte hartu nahi duten guztiei taldearen lokalean (Oriamendi kalea 10, Beasain) izango diren entsegu irekietara etortzeko egun eta ordu hauetan:
- Asteartetan, 19:00etatik 20:00etara
- Asteazkenetan, 19:00etatik 20:00etara edota 20:00etatik 21:00etara.
- Ostiraletan, 20:00etatik aurrera
- Larunbatetan, 11:00etatik aurrera
Dokumentuaren akzioak