XL Folklore Jardunaldiak. Esanahi berriak.

XL Folklore Jardunaldiak. Esanahi berriak.

XL FOLKLORE JARDUNALDIAK 
ESANAHI BERRIAK / RESIGNIFICACIÓN

Aurten Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak Iruñean urtero egiten dituen Folklore Jardunaldien 40. edizioa ospatuko da. Hori dela eta, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Materiagabearen Artxiboak jarduera-egutegi bat proposatzen dute. Hona hemen jarduerak: 

2026ko urriaren 23, ostirala, 19’00h. 
Ortzadar egoitza (k/ Descalzos, 65, beherea) 
XL FOLKLORE JARDUNALDIAK 
NAFARROAKO ONDARE MATERIAGABEAREN ARTXIBOAREN XI JARDUNALDI ZIENTIFIKOA

«ESANAHI BERRIAK / RESIGNIFICACIÓN»

Urteurren bat ospatzea, oraingo honetan, ez da aukera izango berrogei urteko jardunaldien atzera begirako soila egiteko, baizik eta folklore-ikasketen egungo egoerari eta etorkizunera begira duten proiekzioari buruz gogoeta egiteko. Hausnarketa honetan ere, Folkloreak diziplina ez-akademiko gisa duen esanahiari buruz eztabaidatzeko aukera izango da, hala nola, garaiotan, kultura tradizionalaren eta herrikoiaren adierazpenek, gizarte-premia berrietara egokitzeko, garatzen ari diren esanahi-berritze prozesuez. 
Folklore Jardunaldiak azterketarako eta hausnarketarako gune bar eskintzeko sortu ziren, bai gutxienez 60ko hamarkada k aurrera ikertzen ari zirenei, bai ikertzaile belaunaldi berriei  ere. Jardunaldi hauek agertoki pribilegiatua izan dira eta bere bilakaera aztertu beharra agerikoa da. Materiagabeko Kultura Ondareak erakundeen eta gizartearen onarpen zabala duen une honetan, ondare horri buruzko azterketek presentzia galtzen ari direla edo interes orokor bera sortzen ez dutela eman lezake. Eztabaidagarria da, era berean, topaketa horien dibulgazio-formatuak berak betetzen dituen ikertzaileen aurreikuspenak. 
«Folklorearen» kontzeptua bera egon daiteke interes galera progresibo horren jatorrian. Frankismoak hitza erruz erabili izana, iraganarekin, zaharkituarekin lotu izana eta gure inguruan Antropologiak izan duen bultzada handia ian daitezke bilakaera hori azaltzen lagun dezaketen faktore edo zioetako batzuk. 
Kontsiderazio horren aurrean, Kultura Tradizionalaren arlo askotan antzematen da neofolklorea sortzeko joera, herrien iden tateari, edo iden tatearen alderdi batzuei helduleku «berri» bat emanez. Beste leku batzuetako dantzak inportatzen dituen neofolklore bat, edo aurreko belaunaldiek transmi tutakoari esanahi berriak ematen dizkiona, edo erritu eta adierazpide berriak sortzen dituena.  


2026ko azaroaren 6, ostirala, 19’30h. 
Pinaquy Aretoa (Salestarrak, k/ San Frantzisko, 5)

MAHAI-INGURUA: «BALFOLK: ¿FOLKLORE EN PROCESO?» 

70eko hamarkadaz geroz k Europan «nazioarteko» dantzen nolabaiteko errepertorioa zabaltzen duen mugimendua, lehenik eta behin kultura- edo administrazio-esparru« jakin batzuetako dantzei buruzko ikastaro monografikoen formarekin iritsi zen («greziar dantzak», «jugoslaviar dantzak», «errumaniar dantzak»...) edo, besterik gabe, «Nazioarteko dantzak» izenburupean. Azken kasu honetan, jatorri desberdineko dantzak irakasten ziren ikastaro berean. 
Ondoren balfolk deiturikoa izan zen gure plazetara iritsi zena. Dantza sinple samarrak plazetan edo estalitako aretoetan irakasten ziren eta dantzaldiak eginez amaitzen ziren. Dantzamaisu batek dibulgaziozko eta dibermenduzko grinaz egiten zuen (eta egiten du) bere lana. 
Balfolka orduan, dibulgazio- eta aisialdi-gune bihurtzen da, jaietako egitarauetako aspaldiko «dantzaldiek» modu «naturalean» betetzen zuten funtzioa, alegia. 
XIX. mendean zehar polkekin, mazurkekin eta beste dantza batzuekin gertatu zen bezala, galde daiteke ea tokian tokiko folkloreak aberasteko prozesu baten aurrean al gauden, ea badagoen horiek onartzeko erresistentziarik, edo ser gertatzen den dantza sortu berriekin. 
Mahai-inguru honen helburua gogoeta egitea da Balfolkaren (non kanpoko dantzak nagusi diren), Plaza-dantzak izenekoen (non tokiko dantzak lehenesten diren) eta tokiko folklore koreografikoaren (berria zein tradizionala) arteko harreman teoriko eta prak koei buruz.  


2026ko azaroaren 12, osteguna, 10’00h. 
UPNA-NUP 

ONDARE GRADUKO IKASLEGOAREKIKO JARDUNALDIA

2019an Ondareko ikasketak Historiako Graduan sartzeak aukera ematen du kultura-adierazpenen azterketara hurbil daitezkeen ikasleak «harrobi» bat izateko. Folklore Jardunaldien eta Jardunaldi Zien fikoaren hasierako helburua lan horiek sustatzeko eta ezagutarazteko gune bat sortzea eta eskaintzea denez, aurten Folklore Jardunaldiek saio bat izanen dute ikasleek Gradu Amaierako edo Master Amaierako Lanetatik datozen Materiagabeko Ondareari lotutako lanak aurkezteko.  


2026ko azaroaren 6/13 
Ortzadar egoitza (k/ Descalzos, 65, beherea) 

ERAKUSKETA  
FOLKLORE JARDUNALDIEN 40 URTE: 40 URTE IKASTEN EGONAK…

Folklore Jardunaldiak Folklore aztertzeari eskainitako jardunaldi dekanoak dira. 40. edizioa dela-eta, mikroerakusketa honek berrogei urteko ibilbedi horren berri eman nahi du modu dibulgatzailean, parte-hartzaileen, kartelen, programazioen, argitalpenen, emaitzen, eta bestelako materialen bidez, Folklore Jardunaldien historiara hurbiltzeko.  


2026ko abenduaren 4, ostirala, 19’00h. 
Pinaquy Aretoa (Salestarrak, k/ San Frantzisko, 5) 

KONTZERTUA-BALFOLK 
L’AIR INCONNU (BALFOLK) 

L’Air inconnu gaurko dantza tradizionalaren zerbitzura jarritako hirukote musikala da. Beraien konposizioak eta doinu tradizionalen moldaketak dantzaldietan eta jaialdietan bizitako emozio eta sentsazio indartsuetan daude inspiraturik. 
L’Air inconnu Fabien Bucher-ek (gitarra, mandolina eta ahotsa), Dani Velascok (biolina eta ahotsa) eta Sylvain Pool-ek (akordeoia, gitarra, kick eta ahotsa) osatzen dute. 
Sarrera doakoa izango da