Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Ortzadarren XXXIII. Folklore jardunaldiak 1978-2018: Paloteadoen 40 urteak

Dokumentuaren akzioak

Ortzadarren XXXIII. Folklore jardunaldiak 1978-2018: Paloteadoen 40 urteak

Berritutako tradizioa tradizio berria

 1978ko udaberrian, aurreko neguan Nafarroako Erriberako hainbat herritan egindako palotedoei buruzko ikerketan oinarritua, Ortzadar Elkarteak “Erribera” ikuskizuna aurkeztu zuen. Ikerketa-kanpaina horren ondorioz, Murchanteko makil dantzak berreskuratu ziren eta Corellako bat ere. Paloteadoak Erriberako antzerki-adierazpenak eta koreografiak dira eta XIX. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierarako tartean desagertu ziren.

Izan ere, 1978. urte hartan bizirik mantentzen zen bakarra Cortesko Paloteadoa zen. Urte horretan bertan, Lourdes auzoko San Joan Paloteadoa aurkeztu zen Tuteran, galdutako paloteadoak berreskuratzeari hasiera ematen eta beste haien berririk ez zeukaten herrietan tradizio berriak, paloteado berriak sortuz. Ondorengo urteetan paloteado olde honi hainbat herri batu zitzaizkion: Fustiñana, Cabanillas, Fontellas, Ablitas … eta, berrogeita hamargarren urteurren honetan, Tuterako paloteado berria, San Pedroko Paloteadoa.

Folklore Jardunaldien edizio honen helburua eskualde bat eraldatu duen fenomeno horretan murgiltzea da; dantza tradizionalaren mundutik at zegoen eskualde hori dantza tradizional berrien indargunea bilakatu baita. Era askotako elkarteek, kasu batzuetan udalen lankidetzarekin, paloteadoak sortu eta plazaratu dituzte, kultur adierazpen eta kritika politiko gisa, baina baita ere nortasuna adierazteko tresna bezala. Horretarako, koreografo eta musikarien laguntza izan dute; baita bere herrikideen konplizitatea ere, bertso eta dantza adierazpen hau egiteko.

Paloteado berrien aldeko apustuak ukaezinezko arrakasta izan du, baina egindako bidea ez da beti erraza izan. Horregatik guztiagatik, mugimendu honen genesian sakontzen saiatuko gara aurtengo Jardunaldietan, Paloteadoa berreskuratzeko edota berriak sortzeko erabakiaren atzean izan diren arrazoiak identifikatzen saiatzeko; koreografien eta melodien nondik norakoak, inspirazio iturriak, ezagutzeko; Paloteado talde ezberdinen dinamikak eta dantza-maisuekin dauzkaten harremanen berri izateko; Dantza-maisu berri hauen fenomenoan sakontzeko… Xedea paloteado berrien, dantza eta musika berrien tokian tokiko errotzea eta bere hedapen azkarra ulertzea da.

  • Non: Iruñeko Ortzadar Kulturgunea, Descalzos Kalea, 65-Behea, Iruñea
  • Noiz: 2018ko abenduaren 14, 19:30ean

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea