Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ortzadar Euskal Folklore Elkartea Gwilym Bowen Rhys Galestar abeslariaren kontzertua

Dokumentuaren akzioak

Gwilym Bowen Rhys Galestar abeslariaren kontzertua

Urtero bezala Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak urteko lehen hilabetetarako dantza ikastaro, emanaldi eta kontzertu zikloa prestatu du aurten ere.

Lehen kontzerturako Galeseko iparraldetik etorri den Gwilym izanen dugu, Elidyr ondoan izanen duela.

Gwilym Bowen Rhys Galesko ipar mendebaldeko Snowdon mendiaren magalean sortua da, Bethel izeneko herrixkan. Bere jaioterriko galeseraz kantatu izan du betidanik eta lotura sakona garatu du bere lurraldeko abesti eta musika tradizionalekin. Bere musika lehengo eta oraingo musiken nahasketa da, antzinako galesezko letrak eta doinuak berreskuratuz, bere ikuspegi musikal progresibora egokituz. 2019an 'bakarkako artista onenaren saria' irabazi zuen Galeseko folk sarietan, eta mundu osoan zehar jotzen aritua da. "O Groth y Ddaear" bere lehen diskoa (Lurraren sabeletik) 2016an kaleratu zen eta National Eisteddfod-en “urteko galesezko album onena" aukeratu zuten. 2018an balada zaharren grabaketen lehena kaleratu zuen, eta 2019an, bere hirugarren diskoa 'Arenig' argitaratu zuen.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea

Ortzadar Euskal Folklore Elkartea