Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Julen Leuza Izkue

Orain arteko ekarpenak

Soberako Alardeak

2013/09/08

1) Hondarribian eta Irunen Aspaldian ez da giro: jende tropa bat, lerro luzeak, damak zaldian astiro... Fusilarekin apuntatuta oker egin dute tiro! Eskarmenturik ez dugu hartzen karramarroak berriro.   2) Zeren izenean alardeak? Nor edo zer gogoratuz? Historiako gauza hau...

Gehiago irakurri

Godalet: manexen afruskeri galanta

2013/04/23

Askotan pentsatu dut, tamalez, euskal dantzaren estereotipo nagusiak hanka altxatzea eta edalontzi batera igotzea ditugula. Azken hau, gainera, Zuberoako dantza eta inauterien berezitasunik handiena da hegoaldeko dantzari eta dantzazale askorentzat. Hona nire gogoeta dantza famatu honen inguru...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Erantzuna

2012/01/29

Atzo jaso nuen erantzuna. Askok jakingo dute jadanik, beste askok zoro nabilela pentsauko dute. Zeresana daukaten gauzei zeresana bilatzea lan gehiegi da. Zeresana ez duten gauzei ez zaie zeresana bilatu behar. Zeresana ez duten gauzekin ikuskizun handiagoa lortu daitekeela uste dugu. Zeresana ...

Gehiago irakurri Erantzun 1 dago

Iztuetaren hedapena

2011/02/14

Aurreko egunean "LAZ" solfeo ikas-liburua nire esku artera iritsi zitzaidan ( hemen PDF-n ). Liburua 1941. urtean Juan B. Lambert, Federico Alfonso eta Joaquín Zamacois bartzelonatarrek egin zuten, garaiko Bartzelonako Goi Mailako Musika-eskolako irakasleak zirenak. Esan daiteke Espainian muska ik...

Gehiago irakurri

Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak

2010/10/12

Trasmisioa komunikazio ekintzara eta izakien manifestazio askotari lotuta dago; transmisio genetikotik belaunaldi batzuetatik besteetara dagoen transmisio kulturalera. Musika, gizakiaren manifestazio bat gehiago bezala, kolektibitateak eta bere indibiduoek garatzen joan diren aktibitateek daukaten...

Gehiago irakurri 2 erantzun daude

Gaita edo dultzaina?

2010/06/03

   Ez da erantzuteko galdera erraza bat, ez. Eremu irristakor bat izan daiteke agian, baina gogoak nituen gai honen inguruan murgiltzeko.    Euskal Herri osoan daukagun aire eta mutur bikoitzeko instrumentu honi izena jartzeko momentuan ditugun arazoak argitzea gustatuko litzaidake, edo argitu...

Gehiago irakurri 4 erantzun daude

Dantza sorkuntza batendako musika konposaketak: Monteagudoko Dance-a

2010/03/12

Badakigu azken urteotan hainbat dantza sortu, berpiztu edo berrasmatu egin direla, gure herriko kultur tradizioari bultzadakada handi bat emateko asmoz, hainbat zergatien artean. Dantza guzti hauen sorkuntzetan izan da garrantzitsua musikaren gaia. Nafarroan atera diren azken dantzetan adibide e...

Gehiago irakurri 4 erantzun daude

Euskal musika?

2010/03/10

Lehenengo blogaren lehenengo hitzak, urduri nago ba! Interesgarria da musikaren mundua euskal folklorean, dudarik ez. Guk, beste hainbat herrik bezala, guztiz loturik ditugu dantza eta musika gure sustraietan. Etnomusikologia ikasketetan argi uzten da hasieratik, bide horretatik joaten den orok i...

Gehiago irakurri 5 erantzun daude

Orain arteko erantzunak

Modorro

2011/11/08

Egia da Arrarás-ek dantzan gauzak egin eta desegin behar zirela esaten zuela, baina hau esatean ez zen soilik koreografiaz ari, bai eta musikaren neurketaz ere. Antza, 8-16 konpasetako esaldiak derrigorrez egin behar zirela uste zuen, eta horrela nola bait musikan ere egite-desegite arau kuadrikulatu hori beteko zela. Honek zentzurik izan zitekeen, adibidez, Frantziako gorteetako Dantza Suite-etaz mintzatuko bagina (den-dena 8-16 konpasetan), baina Euskal Herrian hamaika kasu ditugu araua beti betetzen ez dela konprobatzeko (Jauziak, Erregelak, Soinu Zaharrak, Mutil Dantzak...).

Modorroaren kasuan, Arrarás iritsi arte Otsagabian buelta bakarrarekin egiten zen, eta ezkerrera (Oier-k esan bezala, oraindik talderen batek mantentzen duena). Honek, musikari begiratuz, dantza 12 konpasetako esaldietakoan (4+4+4) bihurtzen zuen. Gizonak botere konstituzional gehiegi zuela eta, bigarren buelta hori sartzea lortu zuen, eta honekin bai koreografian eta bai fraseo musikalean egite-desegite araua aplikatzea lortu zuen. Nik bigarren buelta beti eskuinera ikusi dut (Otsagabian horrela egiten dute ere), ez nuen bi bueltak ezkerrera egiteko modu horren berririk. Hala ere, uste dut hori egitea (eta barkatu) Arrarás-ek esandakoari kasu egitea dela berdin-berdin (gutxienez fraseo musikal kuadratuaren teoriari begira).

Katxutxa ere aldatzen saiatu zen, baina herrian gutxienez ez zuen lortu. Konturatzen bagara, Katxutxaren lehenengo esaldia (hasierako errepikapenak ez ditut kontuan hartzen) 8 konpasetakoa da (4+4), birritan egiten dena, baina bigarrena, ordea, 10 konpasetakoa (6+4), birritan ere egiten dena. Azken esaldi hau borobiltzeko lehenengo bi konpasak kendu zizkion (gaitaren notetan: re mi re mii mi), eta horrela dena 8 konpasetako esaldietakoa izango zen. Orain egiten ez den arren, badaude hau egiaztatzen duten irudiak, eta niri Iruñeko Gaiteroek garai batean dantza taldeei horrela jotzen zietela esan zidaten ere.

Arrarás-en kuadrikulazioaren inguruko obsesioaren beste adibide bat, besterik ez. Gainera, ez dugu ahaztu behar binarioaren perfekzio hau guztiz subjektiboa dela (Frantzian XIV. mendean sortutako "Ars Nova" estiloaren konposizio tekniketan neurketa perfektuena ternarioa zen, adibidez).

Hala ere, gaur egun Arrarás ez dago, eta gutxienez egiten duguna zergatik egiten dugun jakitea da garrantzitsuena. EDBk ateratako lehenengo dantza-diskoa 1981ean Iruñeko Fraile anai-gaiteroek grabatutako "Otsagiko Dantzak" izan zen (ez da bideoan entzuten den grabazioa, hoiek Lizarrakoak dira), eta Modorroa bi bueltekin egiteko moduan grabatu zuten. Agian hau izango da gaur egun talde gehienek horrela dantzatzearen arrazoia, ignorantziaren ordez. Nork daki, agian iritsiko da eguna noiz Otsagabian berriro buelta bakarrez egingo duten. Ordurarte, irudi goxo hauekin disfrutatzen jarraituko dugu, mila esker bideoarengatik!

Ikusle bat gehiago ba

2011/02/21

Benetan interesgarria Gari, bai filmearen ingurukoak bai zineman izandako esperientzia bakartia.

Aportaziorik egiten ez dudan arren, jakin artikuloari esker bat gehiagok (gutxienez) ikusiko duela.

Errata txikia...

2011/02/10

Berandu baina, lehenengo parrafoko hirugarren esaldian ez al da 2010 2009 ordez izango? Txorrada txiki bat da, baina nik bueltak heman dizkiot!

Benetakoa 2.0

2011/02/08

Patxirekin bat nator ni. Esan daiteke hizkuntzekin hori gertatzen dela, zaharrena ontzat hartzen dela beti. Euskararen kasuan, Etxeparek idatzitako edozer egokitzat dauka Euskaltzandiak. Dantzarekin berdina egin beharko? Nahiko korapilatsua da batetik tradizioaren aldaketa dinamikoan sinestea eta bestetik historikoki heldu zaizkigun adibiderik "zaharrenak" kontserbatu nahi izatea.

Larrain-dantzaren kasuan, nik badakit ere zubia egiterakoan lehen gaiteroek musika neurtuta egiten zutela, erritmo batekin. Orain aldiz halako "ad-libitun" edo "rubato"-an jotzen da, danborrak erritmo bat ordez erredoble hutsa egiten duelarik. Zer da egokiena gaur egiteko, egiten dena edo lehen egiten zena? Edo hobe esanda, zein da benetakoa? Nik ez dut erantzun konkreturik, baina uste dut eztabaida interesgarria izango litzatekeela, noski.

Hortik hamaika adibide daudelarik, Larrain-dantzaren kasu honetan esango dut Iruñeko Gaiteroek gaita nafarra eta Julian Romano eta Lizarrako gaita tradizioa inbestigatu zutenean informazio asko jaso zutela. Ongi legoke haiei ere galdetzea.

Iruñekoak ziurrenez

2010/11/02

Hain zuzen ere, Iruñeko udaletxeko dantzariek 80ko hamarkada arte egiten zuten berdin-berdina da, beraz haiek izango dira ziurrenez. Bitxia da, guzti honen barruan, pañolo-dantzarako eta paseorako musikak aldatzen direla.