Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Joseba Juarez Mendizabal

Orain arteko ekarpenak

Joseba Juarez Mendizabal, dantzarion agurra

2014/11/10

Honako hau Joseba Juarez Mendizabal-ek dantzan-en zeukan txokoa edo profila da. Okupatu egin dugu dantzarion agurra hemen bertan utzi nahi diogulako. Eta gonbidatu nahi zaituztegu Joseba Juarez ezagutu duzuen dantzari guztiok zuen ekarpenak hemen egitera, denon artean Josebaren oroitzapena, bakoitz...

Gehiago irakurri 4 erantzun daude

Orain arteko erantzunak

Jaurrieta

2009/05/05

Askotan ikusita neukan Jaurrieta eta ez nion grazia handirik ikusten. Bideo hau ikusita konturatu naiz nik ikusitakoak bertsio "pobreak" zirela. Musika, jantziak, argiak, ondo dantzatuta... Hau beste gauza bat da. Eskerrik Asko!

Espainiako Bandera!!!

2009/02/10

Zer egiten du Espainiako bandera horrek hor?

Artikulua interesgarria

2009/01/21

eta bideoak mundialak!

errealizatzailea, grrrrr

2009/01/15

Ni ETBko errealizatzaileekin desesperatu egiten naiz. Sinestuta daude dantza aspergarria dela, eta horregatik ikusleak entretenitzeko kamera etengabe mugitzen eta irudi tontoak grabatzen dabiltza denbora guztian. Vallejo, Edu eta Murillok dantza egiten dutenean ez du segundu batean ere kamera geldi uzten hiru dantzariak ondo eta lasa ikusteko. Beste dantzetan ere berdin. Mareantes!!!

sormena da gakoa

2009/01/09

"Ez gara dantza adituak, dantzari soilak baizik, sormena da gakoa, ikusiko dugu zer ateratzen den!"

Ez zarete dantza adituak eta sormena da gakoa? Beraz, ez badakit asko dantzari buruz gehiago ikasi beharrean asmatzen hasi eta listo?

Zpeiz Mukaki?

2009/01/09

Honek Zpeiz Mukakiren kopia itxura du. Hortik doaz tiroak?

Biba zuek!

2008/11/22

Suhiltzaileak, Atletak, Erizainak, Futbolariak, Gimnasioko Monitoreak, Patinadoreak, Talla Haundiak, ...etab. Eta zergaitik ez dantzariak? Azken batean, dantzariok ere, gizarte (mediatiko) honen zati bat baino gehiago ez gara.

Nahiko lan ederra egiten dute Agoitzko dantzariak urte osoan zehar gure kulturaren alde (bere Talde barruan, EDB-rekin kolaboratzen, Agoitzko bizi kulturala sustatzen, etab), eta urtekari honekin lortu nahi duten helburua ez zait batere makala iruditzen.

Ez dakit oso aurrerakoia den ala ez baina dantzari, ex-dantzari eta dantzazale anitzen ikusmina eta txispa piztu duzue, dantza tradizionala momentu batez bere "Getto"-tik ateraz gain.

Biba zuek!!

ezkertzekoa

2008/11/13

Ezkertzekoa da dantza tradizionaleko mundu honetan dabiltzan elkarteak elkarren artean koordinatzea eta lan egitea. Zorionak dantzan.com, Gipuzkoako Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolf-i.

bazkari herrikoia

2008/09/10

Kaixo lagunok: Jakinarazi nahi dizuegu, aurtengo Euskal Herriko Dantzari Egunean bazkari herrikoi bat antolatuko dugula. Menua 15 Euro balio du eta honako hau izango da: Paella Oilaskoa. Postrea eta kafea. Edariak: Ardoa, sagardoa eta kopa. Bazkaria mugatua da, beraz interesatuta zaudetenak erreserba egin beharko duzue aldez aurretik, ordainketa eginez hurrengo k/k-ean 3035 0083 21 0830076682. Azalpen bezala Taldearen/pertsonaren izena eta kopurua jarri mesedez. Ordainbketaren ziurtagiria dantzarieguna2008@gmail.com mailera bidali. EUSKAL DANTZARIEN BILTZARRA

Zorionak!

2007/10/15

Zorionak! Orain agujetak pasatzera!