Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Jon Iruretagoyena Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

Dokumentuaren akzioak

Kantiniersak maka beltza ordezkatu zuen

Maskaradetan agertzen den Kantiniersa (Viviandesa ere deitu daiteke) XIX. mende bukaeran agertu dela dakigu. Salaberry-k batez ere informazioa ematen digu: "Lehen ez zegoen Kantiniersarik maskaradetan. Bere ordez Makarela (edo maka beltza) bat zebilen zamaltzainarekin batera dantzan".

Kantiniersa

Sohütako Heguaphal etxean gordetzen den informazio batek gogoratzen digu 1870 inguruan familia inperialaren (Louis Lucien Bonaparte dirudienez) bisita baten ondorioz kantiniersak maka beltza ordezkatu zuela.

Kantiniersa

Hala bada, dio Miguel Angel Sagasetak, L. L. Bonaparte bi aldiz etorri zen Xiberora: 1857ko azaroaren 4tik 9ra eta 1867an. Miche Duvert-ek beste aukera bat ematen digu. 1882ko otsailaren 12an Santa-Grazin apaizeria eta autoritateak bildu ziren Espainiarako trenbidea zehazteko. Joseph Elgoyhen dantzari famatuari kantiniersa jantzi bat eman zioten eta lehen aldiz agertarazi zuen.

Kantiniersa

Segidan etorri ziren Atharratzeko festetan jantzi berdina eraman omen zuen, baina galtza gorria pisuegia zelako galtza-motz txuri batez ordezkatu zituen. Ohiturak dio Mauleko Hartxa izan zela lehen kantiniersa. Ligiko Pierre Apheceix Atharratzeko Kontoian Azken Maka beltza.

Kantiniersa

Non da egia? Denboran galdua seguruenik...

Adixkidiak egün hun, zer berri dügü Xiberun? 

Dantzari, Dantza maisu eta Maskaraden inguruko zonbait istorio.

Atalak:

Dokumentuaren akzioak

2020/11/06 09:34
Marcel Bedaxagar: Marcellin Héguiaphalek kontatü zeitan istoria, xiberoko dantza zinez ontsa ezagützen bai eta hain ejerki dantzatzen düan berezilari baten ganik. La cantinière des mascarades souletines a remplacé une maquerelle au XIX°. Par un grand spécialiste (et danseur) des danses de Soule.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.