Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea Kantu ikastaroa: Kulturaren transmisioa kantuaren bidez

Dokumentuaren akzioak

Kantu ikastaroa: Kulturaren transmisioa kantuaren bidez

Kantua da herriaren ispilu, munduari begiratzeko modu bat. Kantuz ematen ditugu bizitzako egoera guztiak, penak zein pozak,amodioak zein desamodioak....Kantatzen diogu jaiotzari zein heriotzari, egunari eta gauari....Euskaraz kantatzen dugu eta horrek sentitzeko eta pentsatzeko modu bat eraikitzen:gurea , gure herriarena.

Horregatik eta ahozko Kulturaren transmisiorako erabiltzeko tresna ezinbestekoa izanik, Kantu Ikastaro hau antolatzea ,oso garrantzizkoa iruditu zaigu.

Gerturatzen dena hauxe jasoko du:

  • Ahozko tradizioan agertzen zaizkigun mezuen argibideak.
  • Abestien arteko loturen azalpenak.
  • Herri Kantuetan agertzen diresn mezuak interpretatzeko baliabideak.
  • Gure Kantu eta kontuez gozatzeko hitzordu ezin atseginagoa.

 

NOIZ: OTSAILAK  1etik-Maiatzak 31arte.

Ostiraletan 19:00tik-20.15 arte. Hilean 3 aldiz.

NON: Urnietan, Lekaio Kultur etxean.

INSKRIPZIOA: Izena emateko epea , URTARRILAK 31 arte

Matrikula: 60 euro.

Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko jarri zaitezte gurekin harremanetan:

agaurnieta@gmail.com

Tfnoa:674 252 581

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea

Aurrera Gure Ametsa dantza elkartea