Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Uztaileko egitaraua.

Dokumentuaren akzioak

Ibarra-kalduren 50.urteurrena. Uztaileko egitaraua.

Ekain garrantzitsua hunkigarria bizi ondoren, aurrera jarraitzen dugu 50. urteurrena ospatzen, uztailari aurre egiteko prest.

Lehenik eta behin, jakinarazi nahi dugu ohore handia jaso dugula: Barakaldoko 2016ko karmenetan jaietako pregoilariak izango gara, Erreka-ortu taldearekin batera, haiek ere 50 urte betetzen baitute. Hori dela-eta, hil honetako lehen ekitaldia jaien hasierako jaitsieran parte hartzea izango da eta, ondoren, edonork parte hartzeko moduko pregoia, gure helburua baita hara bertaratzen diren guztiek parte hartzea, prestatu dugun sorpresatxo batean.

Hileko bigarren ekitaldia Barakaldoko lau dantza-taldeok egingo dugun dantza-emanaldia izango da, uztailaren 10ean, 22:00etan, Herriko Plazako agertokian, 2016ko karmenetako jai-egitarauaren barruan. Amaia, Erreka ortu, Laguntasuna eta Ibarra-kaldu taldeok dantza-ikuskizun berezi bat prestatu dugu elkarrekin, iazkoaren ildotik.

Jaiak amaitu ondoren, Mallorcara joango gara, uztailaren 23 eta 24an Pollençako APLEC DE CULTURES jaialdian parte hartzera, Euskal Herriko kultura eta Barakaldoren izena hemendik hara eramanez. Bi ekitaldi izango dira egun horietan: uztailaren 23an dantza-emanaldia eta 24an musika-saioa. Azken egun horretan, Ibarra-kalduko musikariek berariazko saiotxo bat egingo dute bertako Xeremiers Orats talde anfitrioiarekin batera.

Eta uztaila burutzeko, emanaldi berezi bat egingo dugu, Ibarra-kaldu elkartearen lehen dantza-emanaldia gogora ekarri eta omentzeko. Izan ere, Retuerton izan zen hura, 1967ko abuztuaren 6an, eta hori dela-eta, Retuertoko aurtengo jaietan parte hartuko dugu, uztailaren 30ean, orduko emanaldi hari oihartzun egiteko, auzo hartako Erreka-ortu dantza-taldeko adiskide eta dantza-lagunen lankidetza eta laguntzari esker, haiek ere 50. urteurrena ospatzen baitute aurten.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com