Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea ibarra-kaldu: Abuztuko prentsa oharra

Dokumentuaren akzioak

ibarra-kaldu: Abuztuko prentsa oharra

Ibarra-kaldu taldeak atseden txiki bat hartuko du abuztuan, aurtengo azken zazpi hilabeteotan jo eta ke ibili ondoren, ekitaldiz ekitaldi, 50. urteurrena ospatzen. Horrela, indarrak berritu ahal izango dira urtea amaitu arte datorrenari aurre egiteko, oraindik ere ekitaldi askotxo gelditzen baita urteurrenaren egitaraua osatzeko.

Ekitaldi horien artean bada zer azpimarratu ugari:

Irailaren 17an Txiki Eguna ospatuko da, umeei eskainitako jardueraz betetako eguna, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen emanaldia hartuko duena.

Urriaren 13tik 16ra bitartean Beurko-Bagatza auzoko jaiak ospatuko dira, eta bertan, elkarteak antolatu ohi dituen txistularien elkarretaratzea, dantza-taldeetako txikien agerketa eta Ibarra-kaldu taldearen beraren dantza-emanaldia izateaz gain, edonork parte hartzeko moduko erromeria egingo da, sokadantza erraldoia barne.

Azaroaren 5ean beste erromeria ireki bat egingo da, Aiko taldearekin.

Eta abenduaren 2tik 4ra arte, Herrien arteko Folklore Jaialdiaren hogeigarren edizioa egingo da, beti bezala, Ibarra-kaldu elkarteak antolaturik.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com