Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Hitzaldi-solasaldia Patxi Labordarekin: Gureak ote, betikoak omen

Dokumentuaren akzioak

Hitzaldi-solasaldia Patxi Labordarekin: Gureak ote, betikoak omen

Gure folkloreari begira jarrita, askotan pentsatzen dugu gure tradizioko hainbat dantza eta melodia geureak direla, bereziak eta oso antzina errotutakoak, baina... benetan geureak ote dira betikoak omen ditugun horiek?

Galdera horren inguruan jardungo du Patxi Labordak, dantza-maisu eta dantzen berreskuratze- edo birsortze-prozesuetan adituak, Barakaldoko Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan euskaraz emango duen hitzaldian, abenduaren 1ean 20:00etan, elkarteak antolatutako Herrien arteko XXI. Jaialdiko egitarauaren barruan.

Haren ustez, oso pertzepzioa itxia izan ohi dugu euskal dantzaren inguruan, eta nahiko ikuspegi estatikoa tradizioari buruz, uste zabaldua baita gaur egungo dantza tradizionalek euskal dantzen aspaldiko ezaugarri berberak dituztela.

Hala ere, Patxi Labordak defendatzen du tradizioa egunero eraberritzen dela, izan ere, ez baitago tradiziorik aldaketarik gabe, eta horren adibide ugari ditugu gure artean, konturatu ez bagara ere.

Nolabait, ustea ustela da euskal dantzak euskaldunok bakarrik sortuak izan direla, kanpoko eta bertoko dantzen arteko moldaketaren ondorioak baino ez baitira.

Bestalde, ezin da ukatu dantza taldeek izan duten garrantzia gure dantzak jarraipena izateko, baina plazan dantzaz eta inprobisazioaz gozatzeko aldarria egin behar da.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com