Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdia: mila eta mila esker!!!

Dokumentuaren akzioak

Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdia: mila eta mila esker!!!

Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdia: mila eta mila esker!!!

Eskerrik asko Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdia egiten lagundu diguzuen guztioi!

MILA ETA MILA ESKER! 

Astelehenean amaitu zen ofizialki Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdia, Clara Campoamor zentro zibikoko argazki erakusketaren azken egunarekin batera. Hortaz, bada garaia egindakoak aztertu eta baloratzeko, baita eskerrak emateko ere azken edizioan lagundu diguten lagun, elkarte eta erakunde guztiei. Eta ganoraz egitekotan, dena gertatu den hurrenkeran egin behar, atariko ekitaldietatik hasita.

Eskerrik asko Kilika bertso eskolari, bertso afaria antolatzen emandako laguntzagatik, baita Alaia Martin eta Amets Arzallus bertsolariei, egin xuten saio apartagatik. Eskerrik asko Patxi Labordari, eman zigun hitzaldi bikainagatik baita laguntzeko beti pozik eta prest agertzen zaigulako ere: zuregandik badugu zer ikasi asko! Eskerrik asko Clara Campoamor zentro zibikoari ere, laugarren argazki erakusketa egiteko tokia uzteagatik.

Eta jarrai dezagun ekitali nagusiekin... Güeñesen izan da aurtengo kanpoko ekitaldia, eta horregatik eskerrak eman behar dizkiegu hango Andra Mari dantza taldeari, euren 30. urteurrena ospatzeko egitarauan gure jaialdiko kanpoko plaza izatea onartzeagatik, baita bertako udalari, erakutsi duen lankidetzagatik.

Eta orain, Barakaldoko bertoko ekitaldien txanda... Aurrena, Barakaldo Antzokia eta bertako langileak: eskerrik asko zuen lanagatik eta gure jaialdiari berriro ere tokia egiteagatik... 21 aldiz, ez da gutxi. 

Musika eguneko entzunaldiei dagokienez, bihotz-bihotzez eman behar dizkiegu eskerrak aurtengo gonbidatuei. Milioika milioi esker Iratxe Mugireri, zure ahots gozoarekin besarkatu eta hunkitu gaituzulako, baita Kale dor Kayiko elkarteari, ekarri zeniguten kemen eta sugarragatik. Eta eskerrak Ramiro Lamas lagunari ere, Musika Eguneko kontzertuan guri laguntzeagatik.

Dantza egunari dagokionez, eskerrik asko bisitari izan ditugun talde gonbidatuei, Malagako Solera eta Cuencako Puebla de Aljibe taldeei, egin zituzten emanaldien kalitateagatik.

Nola ez, hau guztia ez zen posiblea izango erakunde eta entitate batzuen laguntza eta lankidetzarik gabe. Hori dela eta, mila esker, Barakaldo Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank, CaixaBank, Deia, Radio7Tele7 eta MetroBilbao.

Era berean eskertu behar da hedabideek jaialdiari emandako arreta; eskerrik asko, beraz, Barakaldo digital, Herrikolore, Dantza.eus, Bizkaiko Hitza, Susana Porras eta “Objetivo Bizkaia” saioa.

Anitz esker, Aritz García, egin duzun kartel zoragarriagatik, eta Leire, egiten diguzun txistularitxo ederragatik. Eskerrik asko, halaber, Fasprint, Usoa, Bidico, Radio Euskadi eta Bilboko Aterpea.

Eta azkenak izan arren, ez dira apalenak, kontrakoa baizik...

Mila esker Ibarra-kalduko elkarteko musikari eta dantzariei, haiek gabe ez ezen ezer ere aurrera aterako. Batzuek aipamen berezia merezi dute: Pitx gizarajoak, jardunean lesionatuta erori zitzaigun-eta; sukaldariek, bi egunetako lan eskerga pairatu dute-eta; Arkaitzek, laster gure erreportari propioa izango delakoan; eta, azkenik, Alaznek, noiz behinkako erreportari eta sukaldari, lesionatuta daukagu-eta.

Eta amaitzeko, eskerrik asko eta asko publikoari, zuentzat egiten baitugu hau guztia. Eskerrik asko gu ikustera eta gurekin gozatzera etorri diren lagun guztiei, bertso afaritik azken dantza-eguna arte. Eskerrik asko antzokia bi egunetan ia-ia betetzeagatik.

Jaialdia ez gurea bakarrik. Zuena da. Publikoarena. Barakaldorena. Horrela senti dezazuela nahi genuke.

Mila eta mila esker!!!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com