Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Beurko-Bagatzako X. Txistulari Elkartzea

Dokumentuaren akzioak

Beurko-Bagatzako X. Txistulari Elkartzea

Kaixo, txistulari lagunok:

Pandemiak ekarri zigun 2020ko etenaldiaren ostean, berriz ere egiten dugu dei, Beurko-Bagatzan aurten egingo dugun Txistularien elkartzearen hamargarren edizioa egiteko.

Dakizuenez, guztiok zaudete gonbidatuta: Barakaldoko txistulariak eta inguruko udalerrietakoak, dantza eta musika taldeetakoak, zein akademietakoak, eta abar. Beraz, zuek zeuek etortzeaz gain, nahi genuke ezagutzen dituzuen lagunei honen berri ematea ere, kaleetara jotzen itzul gatezkeela behar bezala ospatzeko.

Aurtengo hitzordua urriaren 16a izango da, larunbata. Ibarra-Kalduren egotzan 10:00etan elkartuko gara, Santa Teresa elizaren azpian, entsegu labur bat egiteko, eta goizeko 11:00etan irtengo gara kalejira egiten, Beurko-Bagatzako kaleak girotzeko.

Azken urteetan bezala, "FA" pieza erabiliko dugu kalejirarako. Amaitu ondoren, hamaiketako txiki bat egingo dugu eta, jakina, ganbidatuta zaudete jotzera zatozen guztiok, beti bezala.

Zuen zain gaude!

Beste gauzatxo bat: aurten, ohiko piezak ez ezik, honako hauek ere saiatuko gara jotzen: Beasaingo martxa, Aloña mendi, Mendigoizaleak, MariGlori, Ya vienen los blusas eta Txortena.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com