Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea BADATOR BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA: HERRIEN ARTEKO XXVIII. FOLKLORE JAIALDIA

Dokumentuaren akzioak

BADATOR BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA: HERRIEN ARTEKO XXVIII. FOLKLORE JAIALDIA

2025/12/01 15:01
BADATOR BARAKALDOKO 2025eko FOLKLORE JAIALDIAREN EDIZIOA: HERRIEN ARTEKO XXVIII. FOLKLORE JAIALDIA

Herrien arteko XXVIII. Folklore Jaialdia

Barakaldoko Herrien arteko Folklore Jaialdiak 28. edizioa ekarriko du aurten. Beurko-Bagatzako Ibarra-kaldu elkarteak antolatuta, egitaraua abenduaren 5ean eta 6an gauzatuko da.

Barakaldoko Udala, Barakaldo Antzokia eta Kutxabank ditu babesle, eta laguntzaile, berriz, Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao.

Jaialdiak 1997an abiatutako bidea pandemiak baino ez du eten. Aurreko 27 edizioetan parte-hartzaile ugari izan dira. Horrela, talde antolatzailearekin batera, 50 dantza taldek hartu dute parte, hala Estatuko autonomia erkidego guztietakoek, nola Andorra, Belgika, Frantzia, Italia eta Portugalgoek. Halaber, 35 musika taldek parte hartu dute, baita hainbat bertsolarik ere. Era berean, Bizkaiko 18 talde aritu dira anfitrioi gisa, Barakaldotik kanpo egindako emanaldietan.

Jaialdiaren jatorrizko formatura itzuli da egitaraua, eta Barakaldo Antzokiko bi ekitaldi nagusiak baino ez dira egingo 2025eko edizioan, musika eta dantza egunetako emanaldiak, doakoak biak.

Musika Eguna: abenduak 5, ostirala, Barakaldo Antzokian (19:30)

Euskal Herrikoak dira aurtengo bi talde gonbidatuak: lehena, Bostak eta laurenak taldea; bigarrena, Sorginak taldea. Ohi bezala, Ibarra-kalduko musika taldea arituko da anfitrioi gisa, eta saioa ixten.

Dantza Eguna: abenduak 6, larunbata (Barakaldo Antzokia, 19:30)

Edizio honetan, Gaztela eta Leongo eta Portugalgo talde bi ditugu bisitari: batetik, Arévalo udalerriko Entre Ríos folklore elkartea, Avilatik; bestetik, jaialdiari nazioarteko kutsu handiagoa emateko, Os Moleirinhos do Gadanha taldea, Troporiz herrikoa, Portugalgo Monçãoko udalerritik. Horiekin batera, talde anfitrioia ere arituko da, Ibarra-kaldu, eta aurtengo ikuskizunean ohiko dantza emanaldiarekin erraldoien parte hartzea uztartuko du, hain zuzen ere, azken alderdi hori jo eta su lantzen eta sendotzen baitabil taldea, 2019az geroztik. Zehazki, 2021ean estreinatu eta urte hartako jaialdian ere aurkeztu zen "Erraldoiak oroibide" ikuskizunaren beste bertsio bat taularatuko da, eraberritua eta garatuagoa, oraingoan, erraldoiak eta dantzariak arituko baitira batera.

 

Eranskina: Herrien arteko XXVIII. Folklore Jaialdiaren egutegia

 

Abenduak 5, ostirala

19:30 –Barakaldo Antzokia

MUSIKA EGUNA

BOSTAK ETA LAURENAK 

SORGINAK

IBARRA-KALDU

 

Abenduak 6, larunbata

19:30 –Barakaldo Antzokia

DANTZA EGUNA

ENTRE RIOS FOLKLORE ELKARTEA, Arévalo, Avila, Gaztela eta Leon)

OS MOLEIRINHOS DO GADANHA, Troporiz (Monção, Portugal)

IBARRA-KALDU, Barakaldo (Bizkaia, Euskal Herria)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com