Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Ibarra-kaldu elkartea Agate Deuna 2017 Barakaldon.

Dokumentuaren akzioak

Agate Deuna 2017 Barakaldon.

AGATE DEUNA 2017

Otsailaren 4an, larunbata, Agate Deunaren bezpera da eta, urtero bezala, santuaren omenezko kopla ezagunak kantatzera aterako dira Barakaldoko Ibarra-kaldu elkarteko kideak, Beurko-Bagatza auzoko kaleetan.

Kalera atera baino lehen, entsegu txiki bat egingo da, 19:00etan, kantua gogora ekartzeko, ahotsak gozatzeko eta makilak batera jotzen trebatzeko. Ondoren, 19:30etan, kantatzen irtengo dira, Beurko-Bagatzako auzoko kale eta plazetara.

Hori dela-eta, Ibarra-kaldu elkarteak gonbita egiten die parte hartzeko gogoa duten guztiei, Barakaldon hain errotuta dagoen Euskal Herriko ohitura horrek bizirik jarrai dezan laguntzeko.

Letra ahaztuta edo oraindik ikasi gabe dutenek ez dute aitzakiarik izango, kantuaren letra idatzita banatuko da-eta, kantuan lasai-lasai egiteko.

Hortaz, Ibarra-kaldu elkarteak espero du iaz beste lagun biltzea, edo gehiago, agian, 2016an ospatu zuen 50. urteurrenari segida bizia emateko.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea

Ibarra-kaldu elkartea 1966an sortu zen, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan.

Herrien arteko Folklore Jaialdia antolatzen du, 1997az geroztik.

S. Jose kalea z.g. 40901 Barakaldo (Bizkaia) Tel: 94 478 10 38

http://ibarrakaldu.webcindario.com