Dokumentuaren akzioak
Elirale: Ninika
Zuria neguagatik eta gorria neguko distiragatik… Ninika gorputzaren oda dugu, jantzien eta mugimenduen bitartez egina, eta poesiaz eta sentsualtasunez betetako ikuskizuna. Hiru dantzarirentzako koreografia-lan horretan mintzaira garaikidea eta euskal mintzaira tradizionala nahasten dira. Jantzien eta horien historiaren bitartez, denboraz kanpoko eta denboraz haratagoko bidaia batera garamatza Ninika-k, eta urtaroak igaro ahala, bidaia horrek jantzi eta erantzi egiten du, nolabaiteko biluztasunari aurre egitera bultzatuz ikusleak. Ikuskizuna haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat egina dago.
Interpreteak : Arantxa LANNES, Célia THOMAS, Jose CAZAUBON
Koregrafoa : Pantxika TELLERIA
Taularatze laguntzailea : Joxelu BERASATEGI
Euskal dantzan aholkulari : Jon Maya
Musika : Joseba Irazoki
Eszenografia eta bisualak : Maialen MARITXALAR
Argiak : Javi ULLA
Jantziak : Karine PRINS
Akzesorioak : Annie Onchalo eta Suak konpainia
Ekoizpen arduraduna : Thierry BISCARY
Dokumentuaren akzioak