Dokumentuaren akzioak
Dantza tailerra : Hirietako basa oihanaren legeak
DANTZA TAILERRA : Hirietako basa oihanaren legeak
Elirale dantza konpainiak nerabeei zuzendutako dantza tailer bat antolatzen du 2017ko Urriaren 26etik 28ra Senpereko Larreko kultur gunean.
Parte hartzaileek 2 ikuskizun ikusteko eta ikuskizunen artistak ezagutzeko aukera izanen dute.
Tailerran ondoko ikerketa ardatzak landuko dira :
- Zein dira gaur egungo gizartearen eraginak gure gorputz eta zentzumenean ?
- Nola mugitu hirietako basa oihanean ?
- Zerk bultzatzen gaitu geure baitatik ateratzen ?
Tailerraren bilduma Urriaren 28an, arratsaldeko 7etan, Ainhoako Elkartetxe gelaren aurrean aurkeztua izanen da.
Tailerra : 10:30-13:00 / 14:00-16:00
Prezioa : 45 € (ikuskizunen sarrerak barne)
Parte hartzaileen adina : 13 urtetik 16 urtera
Izena eman : + 33 633 42 38 47
Dokumentuaren akzioak