Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Hartza, joaldunak eta kaskarotak

Dokumentuaren akzioak

Hartza, joaldunak eta kaskarotak

2012/01/31 15:09
Inauteriak bete-betean agertu zitzaizkigun Donostiako San Telmo museora Thierry Truffaut-en eskutik pasa den urtarrilaren 14an. "Lapurdiko inauteriak eta bere lehengusuak" izeneko saioa eskaini zigun ikertzaile baionarrak, eta inauterien oinarrizko azalpenetatik abiatuta, Europan ohikoak diren hainbat ezaugarri eta azkenik Lapurdiko inauteriaren inguruko xehetasunak ezagutzeko aukera izan genuen.

2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9066

Lapurdiko inauteriak: 33 urtez ikertzen


Ezer baino lehen, asteburu honetan bertan, otsailaren 4an, aurkeztuko duen liburuaren berri eman zigun Thierry Truffaut. 2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9074-rek Izan ere, azken 33 urteotan, Lapurdiko inauteriaren inguruan egindako ikerketa eta bilketa lan handiaren emaitza, oso osorik, bere dokumentu, ohar, idazlan, argazki eta agiri guztiekin, argitaratu eta "emango" du argitalpen baten bidez. "Herritarrengandik jasotakoa herritarrei itzuli" nahi diola adierazi zigun Truffaut-ek, eta beraz, material guzti hori, 3.500 orrialdez osatutako lan-mardula, argitaratu eta lapurtar eta inauterizale guztien eskura jarriko du. Liburu bat eta hiru DVDk osatzen dute argitalpena, eta izenburua "Vers un inventaire des traditions carnavalesques et hivernales de la province du Labourd” du. Jose Migel Barandiaran Fundazioak argitaratuta, Lapurdiko 40 herritako inauteriei buruzko testigantzak, albisteak, agiriak, argazkiak jasotzen ditu. Ez bakarrik Thierry Truffaut-ek idatzitakoak, baizik eta baita beste ikertzaile batzuk egindako lanak ere. Otsailaren 4an, Baionan, Eusko Ikaskuntzaren egoitzan egingo da lan honen aurkezpena.

Zotal egunak, neguko festak

Inauteriak, neguko festen barruan ulertu behar direla argitu zuen Thierry Truffaut-ek hasieratik. Nekazarien antzinako mundu ikuskeran, mundua zikloen arabera pentsatzen zen, eta urte berriaren zikloa edo zotal egunak ziklo aldaketaren une gorena ziren. Hartza atera eta udaberria dator. Neguko soltizioan hasi eta martxoa edo bazko bitartean, urtearen aldaketa egiten den sasoia da, eta garai batean, Frantzian bakarrik urte hasiera ospatzeko 20 data desberdin ere izan ziren. Urte aldaketarekin, zaharreko txar guztiak kendu, eta berriko onak etorrarazi nahi izaten dira. Inauteriak ere neguko festak dira, urte aldaketako festak.

Grezia klasikoan, Dionisio festetan neguko solstizioa ospatzen zela dio Baionako ikertzaileak, eta maskarak beharrezko zituztela jainkoetatik babesteko. Ezagutzen den lehen maskara Trois Freres haitzuloko irudia da, orain 15.000 urtekoa.

Hartza

Hartza da Europa osoan neguko pertsonaia nagusia. Neguko loaldia San Martin (azaroak 11) egunez hasi ohi du eta otsailaren 2 arte izango da lozorroan. Gizakia, hartzarengandik datorrela sinistu izan da, eta horren berri jaso izan da Zuberoan, Santa Grazin. Europako iparraldean zabalduago dago sinesmen hori. Otsailaren 2an, Hartza iratzarri, belarra jan, puzkerra egin eta festa hasten da. Hartza hil eta berpiztu egiten da festan.

Hainbat ele zahar daude Hartza eta emakumea lotzen dituena, neskazalea baita hartza. Neska batekin elkartu ondoren izandako kumea, Joan Hartza, Harzkumea edo Harxko da, erdi gizakia, erdi  hartza. Inauterietan erabat zabalduta daude hartzaren mozorroak.


2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9069

Argazki bidez, hartza mozorroarekin ospatzen diren hainbat neguko festa erakutsi zizkigun Thierry Truffaut-ek: Gedre-ko hartzaren ehiza, Paubeko hartzaren ehiza, Arles sur Tech-eko Harzaren festa, edo Prats de Molloko hartzaren festa... Lapurdin, azken hartza 1965ean atera zen inauterietan, eta gero 1969an berreskuratu zen. Truffaut-ek bildutako datuen arabera, 1905ean Baionan hartza atera zen kaskarotekin, eta 1927an, Tillac margolariak, kaskarotak hartzarekin margotu zituen Kanbon. Hartza Lapurdiko inauterietan ageri den argazki bakarrena 1953koa da, Kanbon ateratakoa. Zuberoan eta Nafarroa Beherean ere agertu izan dira hartzak inauterietan, horien artean adibidez Arberats-eko inauterietan agertu izan zena 80ko hamarkadan. 2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9085

Oso garrantzitsua da inork ez ezagutzea nor ezkutatzen den mozorroaren azpian, eta aurpegia estaltzeaz gain, larruen usainak gordinak horretan laguntzen du. Zenbaitetan, hartzak adarrekin agertzen dira, eta hori Europan oso arrunta omen da. Hainbat inauterietan agertzen dira Hartzak: Arizkun, Ituren, Markina, Zalduondo... Baita Aragoin (Bielsa), Frantziako kataluinian (Arles sur Tech, Prats de Mollo, St. Laurent de Cerdans..), Kantabria (Silio), Galizia (Salcedo), Austria, Moldabia, Polonia, Bulgaria, Alemania, Italia, Grezia...


2011-03-04_Segura-hartza-eta-usatzaileak-JI-308

Maskarak

Trois Frereko maskaratik hasita gaurdaino, munduko hainbat tokitan zabaldu dira maskarak neguko festetan. Maskara harrigarriak erakutsi zizkigun Truffaut-ek, Suitzako Silvesterclaus-ekoak, besteak beste.


Urnaesch Alter Silvester, Creative Commons Attribution 3.0 Unported.

Neguko maskarak basatiak direla dio, piztiak, eta urte berrikoak berriz ederrak. Ohikoa omen da erratzak eta ixipuak erabiltzea, urte zaharreko gauza txarrak garbitzeko. Ituren eta Zubietako Joaldunak, Bulgariako Kukeri-ak edo Lapurdiko Kotilun-gorriak sistema bereko mozorroak bere ttuntturro, joare eta ixipuekin. Joareak eta zintzarriak pasabidean egin arazteko hotsa nabarmena sortzen dute. Gaitza uxatu eta babes uhina eratzen dute. Horregatik egin ohi da kuestazioa joareekin.

Lapurdiko inauteria bere sisteman

1980ko hamarkadan ekin zitzaion Lapurdiko inauteria berreskuratzeari. 20 urteren buruan, 2000. urtean, berreskuraketaren emaitza aztertzen hasi zen Thierry Truffaut. Beskoitzen, Onak Arin taldearekin eta Claude Iruretagoienarekin 1981an antolatu zen inauteria. Horren aurretik 1937-38 inguruan atera ziren azken kaskarotak bertan. 2004 urtean Beskoitzera joan, eta herriko gazte batek esan zion Beskoitzen inauteria ez zela inoiz galdua izan. Belaunaldi bakarrean inauteria berreskuratu eta "betidanik" halaxe jarraitu zuen sentipena zabaldua zen herritarren artean.


2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9084

Thierry Truffaut-ek azaldu zuenez, Baionako familia gaskoin bateko kidea da. Euskal kultura ikertzeko gogoa abertzaletasunetik sortu zitzaion. Herri egiteko gogotik, sustraiak, erroak, identitatea ondo ezagutzeko beharretik. Eta ondoren, ikerketen emaitzak herria egiten jarraitzeko erabiltzeko asmoarekin bildu dituela azpimarratu zuen.


Lapurdin inauterietako kuestazioan bi taldek parte hartzen zuten: kaskarotak eta maskak. Lapurdiko maskei buruzko lehen aipamena 1315ekoa da. Kuestazioko kantuak ohikoak izan dira. Oro har, Lapurdiko inauterietan parte hartu izan duten pertsonaiak aipatu zituen:
  • Musikariak: xirula eta ttun-ttuna, atabala, arrabit.
  • Banderaria
  • Kaskarotak
  • Jauna eta anderea (ezkontza)
  • Ponpiera
  • Saint Pansard
  • Kotilun-gorri
  • Hartza eta erakuslea
  • Besta-gorriak

Lapurdiko inauteriko zenbait margolan eta argazki zahar erakutsi zituen: Uztaritzeko inauteria 1906an, Uztaritzeko kaskarotak, ponpiera, kotilun-gorri eta besta-berria,...  Kaskaroten argazki zaharrena 1887ko Ezpeletakoa, biolinak lagunduta. Hazparne (1922), Kanbo (1910), Biarritz, Donibane Lohizune... Herrietako taldeak hirietara jotzen omen zuten kuestazioa egitera. Senpere, Ezpeleta.


1960an bukatzen da Uztaritzen 2012-01-14_Thierry-Truffaut-IZ-IMG_9083_rek inauteria antolatzeko eredu zaharra. Urtero antolatu eta desegiten zen antolaketa mota zen. 1966-68 inguruan, Izartxo taldea arduratuko da tradizioari eusteaz. Gaur egun ere mutil ezkongabeek jarraitzen dute inauteria egiten Uztaritzen.


Berreskuratu, egokitu, gogoratu

Zenbait herritan 60 urtez inauteria ospatu gabe pasa arren, behin martxan jarrita inork ez zien azaldu beharrik izan nola egin behar zituzten gauzak. Bazekiten nola egin arrera kaskarotei, zein jaki mota eskaini (inauterietako pastelak), e.a. Jan eta edan, edan eta jan, etxeko jabeek oturuntza ederrak paratzen dizkiete maskaratueri. Kaskaroten festarekin, harreman sozialak bideratzen dira, bizilagun berriak auzoan txertatzen dira... Auzoko identitatea, herrikoa baino sendoagoa baitzen garai batean.

Dokumentuaren akzioak

pello
2012/02/01 15:43
Arras interesgarrie, hemen Baztanen Arizkunen hain zuzen Hartzarena, gauz propio bezala hartzen da. Nik beti pentsatu dut (bederen) Pirineo osoan zabaldutako personai izanen zela, (bertze gauza da herri batean mantentzea edo ohitura ahaztea). Bitxikeri bezala aipa Arizkungo hartza ez dela Arizkungoa baizik Erratzukoa (behipin mozorroa) beno, hori batzuk erraten omen dute bertze herrikoek, doike!! ezeztatzen dute.
oier
2012/02/01 16:11
Erratzuko Hartza beraz!! Ja, ja, hori oso polita da! Eta ohikoa inauterietan. Mozorroak maiz beste nonbaitetik baitatoz, are gehiago Hartza moduko beldurgarriak direnean.

Inauteriak ospatzeko modu zahar hau Europa osoan oso antzekoa da, eta kuestazioak, hartzak, joaldunak, mozorro zuriak, oilarrak, eta abarrak antzerakoak dira denetan. Baztanen izugarri inauteri ederrak dituzue.

Bada proiektu bat Europako inauteriak dokumentatzen ari dena, Carnival King of Europe izenekoa, eta hor ikusten diren irudiak benetan harrigarriak dira. Ikusi hemen Hartzak adibidez edo beste honetan kapela konikoak (ttuntturroak) erabiltzen dituzten mozorroenak. Arizkungo sagar-dantzariak ere ez daude hain urruti!
Baztango Haizegoa
2012/02/03 02:00
Arras intersgarrie Carnival King of Europe webgunea eta egie da ttuntturrok europa osoan zabalduta daude, eta gariak (joareak), larruzko mozorroak...Aste huntan ez bazaizu inport bai Thierryk  hitzaldian errandakoarekin ( eta zuk idatzitakoarekin) gehi Iñautea Europako erregea proiektoan agertzen diren hartzekin (hartza Baztanen bai duen presentzia) Hartza inguruko post bat in nahi dut.
ea dena lotzeko modu bat aurkitzen dudan
Eskermile Oier.


oier
2012/02/03 09:49
Bikain Pello, pozik irakurriko dugu zure posta horren inguruan!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa