Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Dantzan Ikasi Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Dokumentuaren akzioak

Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

2020/01/14 09:10
Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

Gaskoiniako dantzen ikastaroa, Elgeta, 2019-03-31. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SA

Gaskoiniako eta Bearnoko herri-dantzak ezagutzen jarraitzeko hitzordu berria jarri dugu: urtarrilaren 23an eta 26an Joan Frances Tisner eta Domenja Lekuona berriz izango dira gure artean. Iazko hariari segida emateko gogoz, Oiartzunen Soinueneak antolatuta, eta Elgetan Herrixa Dantzan ekimenarekin elkarlanean, jauzi, branle, bestelako soka, eta kontra-dantzen sistemetan sakontzeko aukera izango da herriotan izango diren ikastaro eta dantzaldietan.

Ipar Euskal Herria inguratzen duen Gaskoinian zaletasun handia dago herri-dantzarako. Bearnoko herri-dantzaldietan ohikoak dira dantza-jauziak (Bearnoko moldean) eta branlo edo braleak. Gaskoiniako beste eskualde batzuetan aldiz, rondeu delako soka-dantzak topatuko ditugu (sokan bakarka zein bikoteka), korroan dantza-kantatuak, eta kontra-dantzen sisteman beste batzuk (Congo, Pas de Quatre...). Lotuan egiteko baltsak, polkak, ezkotixak eta mazurkak ere ohikoak dira. 

Horiek ezagutzeko aukera izango dugu berriz, Oiartzunen eta Elgetan. Ikastaro laburretan dantza sistema hauek landu, eta ondoren dantzaldian praktikan jarri. Ikastaroetan landutakoez gain, ohiko balts, polkak, mazurkak eta ezkotixak... dantzatzeko aukera ere izango da.

Oiartzun, Ikastaroak eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

 

Elgeta, Ikastaroa eta dantzaldia: Gaskoiniako herri-dantzak

  • Irakaslea: Joan Frances Tisner
  • Data: 2020ko urtarrilak 26, igandea
  • Egitaraua: 18:00etan mintegia: Gaskoiniako herri-dantzak; 19:00etan Dantzaldia: 'bal gascon' Joan Frances Tisner-ekin
  • Lekua: Elgetako Espaloia kafe-antzokian (Maala Kalea, 4
  • Izen-ematea: Elgetako ikastaroan izena emateko klik hemen

Joan Frances Tisner (Saliese, Bearno, 1954)

Gaskoiniako dantzen ikastaroa, Elgeta, 2019-03-31. Argazkia: Amaiur Aristi - Dantzan CC-BY-SABearnoko abeslari-musikaria, musika egilea eta ikuskizun sortzailea. Ibilbide luze eta oparoa du Gaskoinia - Okzitaniako kantagintza eta musikagintzan. Tradiziozko musikan dihardu 1974tik, sarritan dantzarako musikaren inguruan. Dantza beti darama bere baitan. Bere inspirazio iturria da. Berak dioenez, "azkenean, kantua-dantza, kantaria-dantzaria, bat dira". 1987tik Verd e Blu taldean dihardu (dantzarako tradiziozko musika gaskoina). Berriki Tralhaires ikuskizuna landu du Soinuenea eta Ortzadar (Iruñea) elkartearekin elkarlanean. Joan den abenduaren 15an eman zen ikuskizuna Oiartzungo udaletxean

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Dantzan Ikasi

Dantzan Ikasi

Dantza tradizionalaren irakaskuntzan laguntzeko asmoz Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako programa da Dantzan Ikasi. Gipuzkoako Dantzaguneak dantza sustapenean egiten dituen ekintzen baitan, dantza tradizionala irakasgai duten irakasleei eta ikasten jarraitu nahi duten dantzariei, beren formazioan sakontzen jarraitu ahal izateko aukera eskaintzea da helburua. http://dantzanikasi.com

__ __ __

Dantza irakasleen lan-poltsa

 

Hurrengo saioak

 

Egindakoak

2023

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar // Kronika

Ikastaroa: Aragoiko jota // Bertan behera

2022

Aurkezpena: Euskal Herriko plazetarako dantza berriak // Kronika

Ikastaroa: Haurrekin dantzan jolasteko baliabideak // Kronika

Dantzan Ikasi Topaketak 2022 // Kronika

Hitzaldi dantzatua: Jon Olazkuaga: Pamperruque // Kronika

Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak Eibar I // Beasain // Eibar II // kronika // Bideoa

2021
Sorkuntzaren bideak: Argiaren Martin Zalakain // Kronika // Bideoa
Topaketak 2021: Dantzaren transmisioa, proposamenak eta lanketak // Kronika
Maialen Araolaza: Dantzaren onurak // Bideoa
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan II // Bideoa II
2020
Ikastaroa: Lau urrats eta kitto!  // Kronika
Oier Araolaza: Genero-identitate euskal dantzan I // Bideoa I
Ikastaroa: Dantzan irakasteko baliabideak // Bertan behera
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
2019
Gogoeta saioa: Sorkuntzaren soka // Kronika
Bisita-dantzatua Patxi Labordarekin // Kronika
Urbeltz, Arregi, Sarriegi: Soka-dantza // Kronika I, Kronika II, Kronika III
Lantzeko zortzikoa Bizkai Elkartea // Kronika
Gaskoiniako herri-dantzak // Kronika
Ibis Albizu: Euskal dantza eta balleta // Kronika
Dantza-luzeak Carles Mas // Kronika
2018
Zuberoako dantzakera // Kronika
Arantzako dantza-luzea // Kronika
Thierry Truffaut: Lapurdiko inauteriak // Kronika
Mikel Alberdi: XIX. mendeko euskal aisia  // Kronika
2017
Berastegiko San Juan dantzak // Kronika
Rapper ezpata-dantzak // Kronika  
Makilaria // Kronika 
Hirunangoak: balsa, mazurka, fandangoa eta ingrutxoak // Kronika 
Patxi Perez: Mutxiko dantzaldien bilakera aztergai // Kronika
2016
Kontra-dantzen sistema // Kronika
Dantza lotua aberasten // Kronika
Larrain-dantza, Lizarrako ingurutxoa // Kronika
Gipuzkoako dantzak IV // Kronika
Gipuzkoako dantzak III // Kronika
2015
Berpizkundeko dantza-maisuen sistema // Kronika
Gipuzkoako dantzak I // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak // Kronika
Dantzan irakasteko baliabideak  // KronikaJean Michel Guilcherri esker ona // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
Zuberoako dantzak // Kronika
2014
Antton Luku: Dantza libertitzeko? // Kronika
Gipuzkoako urratsak, aldairak eta dantzak // Kronika
Arabako dantzak // Kronika
Durangaldeko dantzari-dantza // Kronika
Erromerien bidaiak // Kronika
Nafarroako Erriberako Paloteadoak // Kronika
Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara //Kronika
Lesakako dantzak // Kronika Ikastaroa eta bisita
2013
Nondik nora // Kronika
Luzaideko dantzak // Kronika
Nafarroa Behereko dantzak // Kronika
Emakumea euskal dantzan // Kronika
2012
Lizartzako dantzak // Kronika
Lau urrats eta kitto // Kronika
Lapurdiko inauteriak // Kronika
Axeri-dantza // Kronika
2011
Ingurutxoak // Kronika
Musika eta dantza // Kronika
Haur folklorea // Kronika
Rapper dantzak // Kronika
2010
Zarauzko folklorea // Kronika
Dantza kantatuak borobilean// Kronika
Xemeingo ezpata-dantza// Kronika
Araba Errioxako dantzak // Kronika
Gorputz prestaketa // Kronika
Dantza-jauziak // Kronika
2009
Zuberoako dantzak // Kronika
Argiaren inguruan // Kronika
Pedagogia // Kronika
Goierriko dantzak // Kronika
Mutil-dantzak // Kronika
Jotak // Kronika

Boletinak
Dantzan Ikasi 1(pdf) - Apirila 2009
Dantzan Ikasi 2(pdf) - Urria 2009
Dantzan Ikasi 3(pdf) - Apirila 2010
Dantzan Ikasi 4(pdf) - Azaroa 2010

Dokumentazioa
Dantza curriculuma(pdf) - 2010
Gipuzkoako dantza irakasleak(pdf) - 2010

Dantzan Ikasi Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimena da. Dantzan elkartea arduratzen da egitasmoaren kudeaketa teknikoaz. Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarra eta Ikerfolk elkarteek gainbegiratzen dute proiektuaren ibilbidea Dantzan Ikasiren Jarraipen Batzordetik.

Dantzan Ikasi
ikasi@dantzan.com
Tfnoa. 943 53 04 40
www.dantzanikasi.com

logoa