Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa

2026/07/27
Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa

Zain elkartearen eskutik urtarrilean izan genuen “Haur eta nerabeen babesean eta genero indarkeriaren formakuntza” izeneko saioa osatzera dator honako hau. Oraingo honetan dantza taldeetan, bai prebentziorako nahiz gerta litezkeen indarkeria ala sexu-erasoen aurrean baliagarri izango den gida edo protokolo bat osatzea izango dugu helburu.

Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa

  • Data: 2026ko irailak 26, larunbata
  • Ordutegia: 11:00-13:00
  • Lekua: Beasain, Igartza jauregiko hitzaldi gelan
  • Matrikula: Dohainik
  • Izen-ematea:  Izena emateko egin klik hemen

          Dantza taldeen eguneroko entsegu eta bestelako dinamiketan, zaindu beharreko hainbat gune eta egoera sor daitezke: adin txikikoen zaurgarritasuna, irakasleen esperientzia falta ala amateurtasuna, formazio gabeziak, dantza-jarduerak dituen berezko berezitasunak... Denak batuta ―nahikoa lan izan ohi da bestela ere, eta hain zuzen― dantza irakaskuntza eta transmisiorako testuinguru egoki, lasai eta segurua izaten laguntzeko baliagarria izan liteke helduleku bat, dantza-komunitate osoa aintzat hartuko duena. Urtarrileko saioan azaldutako araudi eta oinarrizko kontzeptuak praktikan jarriz, eta dantza talde edo komunitate bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta, lekuan lekuko arreta guneak identifikatzen eta egoeraren arabera jarduteko jarraibideak markatzen ahaleginduko gara adituen laguntzaz, beti ere egunerokoan eskura eta erabilgarri izan nahi duen erreminta gisa.

          Mintegia: Dantza taldeetako haur eta nerabeen babeserako protokoloaren lanketa

          • Data: 2026ko irailak 26, larunbata
          • Ordutegia: 11:00-13:00
          • Lekua: Beasain, Igartza jauregiko hitzaldi gelan
          • Matrikula: Dohainik
          • Izen-ematea:  Izena emateko egin klik hemen

                   -----------------------------------------------------------------------------

                  Dantzan Ikasi (dantzanikasi.com), dantza tradizionalaren irakaskuntzan dihardutenen formaziorako Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da. Ikastaro hau, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Beasaingo Udalaren laguntzarekin, Ostadar eta Aurtzaka dantza taldeekin koordinatuta, Gipuzkoako Dantzagunearen babesean, eta dantzan-ek kudeatuta antolatu da.