Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea

Orain arteko ekarpenak

Dantzaren belaunaldiak mintzagai

2011/10/24

Lurralde berean burutu diren lau ibilbide desberdin, nola ikusten duzue zuen egoera dantzan gaur egun eta toki honetatik? Horixe da Arantza Balentziagak lau gonbidatuei mahai-gainean jarriko dien lehen galdera. Dantzaguneak antolatu duen lehen mintzaldia urriaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Donostian, Okendoko Kultur Etxean burutuko da.

Gehiago irakurri

Master class-a Nats Nus konpainiaren eskutik

2011/10/17

Dantzaguneak gure antzoki edo sorgunetara etortzen diren konpainiak zuk gertutik ezagutu ditzazun nahi du. Horretarako, gure programazioan hilero master class bat antolatuko dugu.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...