Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Gipuzkoako Dantzagunea Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Dokumentuaren akzioak

Deialdia: 2018ko udazkenean Montrealgo Ecole de Danse Contemporainen dantza garaikideko sorkuntza-egonaldia

Deialdia Gipuzkoako dantza garaikideko koreografoei irekita dago, eta 2018ko udazkenean egingo du egonaldia Montrealgo dantza garaikideko eskolan. Joan-etorriko elkarlan-proiektuaren barruan, quebectar koreografo bat egonaldia egiten ari da Tabakaleran.

Gipuzkoako Dantzaguneak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzuak, Dantzazek eta Tabakalerak Quebeceko Dantza garaikideko eskolarekin (EDCM) eta arte eta letren kontseiluarekin (CALQ) elkarlanean, 2018ko udazkenean Quebeceko Montreal hirian bi hilabeteko sorkuntza-egonaldi bat egiteko deialdia egin die gipuzkoar koreografoei.

Gipuzkoako eta Quebeceko instituzioen arteko elkarlan horren helburua da tokiko koreografo profesionalen lana eta ibilbideak sustatzea, haien lana nazioartean ezagutzera ematen. Horrekin batera, nazioarte mailako dantza-eskola batekin elkarlanean arituta koreografoen ezagutza eta sormen maila handitzea ere badu xedetzat deialdiak.

Deialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Gipuzkoako Dantzagunea

Gipuzkoako Dantzagunea

Dantzagunea Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko eta sustatzeko sortutako zerbitzua da. Errenterian du egoitza, Niessen eraikinean.

Kulturaren Euskal Planak dantzaren alorreko lan-lerro nagusitzat jo zuen herrialde bakoitzean dantzarako baliabideak izateko erreferentziazko gune bat irekitzea. 

Dantzagunean mota guztietako dantzak, bereziki lantzen direlarik dantza klasikoa, garaikidea eta euskal dantza tradizionalean bildutakoak. Bertatik eskeintzen dira Gipuzkoan dantza jardunean ari diren elkarte, konpainia eta eragileei laguntzeko zerbitzuak eta inguruko lurralde eta erkidegoetako antzeko entitate eta zentruekin elkarlana bilatzen da.

Dantzagunearen lan-lerro nagusiak honakoak dira:

1- Sorkuntza koreografikoa sustatzea, sortzaileei eta taldeei Dantzaguneko aretoak utzita, eta egonaldi-programa bat, Sortutakoak, sustatuta.

2- Sorkuntza-prozesuak laguntzea, aholkularitza artistikoaren bitartez; eta dantzaren sorkuntzaren eta produkzioaren inguruko ikerketa garatzea.

3- Prestakuntza espezializatua ematea, gaur egun Gipuzkoan ematen den formazioa osatzeko, alderdi tekniko-praktikoak eta teorikoak landuta.

4- Dantza hedatzeko formula berriak bilatzea, publikoa sentsibilizatzea eta dantza eskola-programetan sartzea.

5- Dantzarekin zerikusia duten gaiei buruzko informazio eta dokumentazio baliabideak interesa dutenen esku jartzea: eskolak, bekak, audizioak, konpainiak, ikuskizunen ekoizpena, hedabiderako kanalak...