Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Bizkai Euskal Folklor Elkartea Bizkai euskal folklor elkartearen XLI. ikastaroko matrikula zabalik da

Dokumentuaren akzioak

Bizkai euskal folklor elkartearen XLI. ikastaroko matrikula zabalik da

Bizkai euskal folklor elkartearen XLI. ikastaroko matrikula zabalik da

Kontrapasa. Argazkia: Bizkai Folklor elkartea

BIZKAI euskal folklor elkarteak,  Euskal Dantza Tradizionalaren XLI. ikastaroan parte hartzeko aukera eskaintzen dizu. Aipaturiko ikastaroari datorren urriaren 15ean emango diogu hasiera eta 2019ko maiatzaren 8an bukatuko dugu.

Gure euskal dantza tradizionalaren irakaskuntzan, beti saiatzen gara dantzaren jatorriarekiko ahalik eta fideltasunik handiena lortzen. Irakastean ahaleginik handiena egiten dugu ahalik eta modu duinenean dantza egiten ikas dezazun. Aldi berean, klaseko programa barruan dituzun dantzei buruz beharrezkoak iruditzen zaizkigun azalpenak emango dizkizugu kultur errealitate hau hobeto ezagutu dezazun.

Gure dantza tradizionalei buruz ezaguera handiagoa lortu ahala, seguru gaude ikaragarri gozatuko duzula dantza eginez eta bere garrantzia balioesten ere jakingo duzu. Informazio gehiagorako BIZKAI euskal folklor elkartera dei dezakezu.

Urteroko XLI. ikastaroa

  • Hasiera: 2018-10-15
  • Amaiera: 2019-05-08
  • Tokia: Autonomia kalea, 44, behea
  • Klase egunak: Astelehenak eta asteazkenak
  • Orduak: 19:15-20:15 edo 20:30-21:30
  • Matrikulaketa: Autonomia kalea, 44, behea / Tel. 944 210 161 / Emaila: sabin@bizkai-elkartea.net

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Bizkai Euskal Folklor Elkartea

Bizkai Euskal Folklor Elkartea