Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Larunbat honetan erromeria Oiangun

Dokumentuaren akzioak

Larunbat honetan erromeria Oiangun

2017/04/03 09:25
Larunbat honetan erromeria Oiangun

Goierriko erromeri birako herrietako ordezkariak

Badira hiru urte erromeriak berpizteko helburuz eta euskal kulturaren alde, Goierriko zenbait herri elkartu eta Goierriko erromeri bira antolatzen dugula bailaran.

Irailean hasi eta Uztailera bitartean, hilabetean behin, eta txandan txandan, herriak aldatuz joaten gara, herri guztietan gure dantzez gozatzeko aukera eskainiz.

Dantzarako ohitura zaharrari bere bultzadatxoa emateaz gain, herri ezberdinen eta herritar ezberdinen arteko lotura sortuko ditugu. Gure herrietan ekintza ugari izaten ditugu, baina, eskualdera begirako ezer gutxi antolatu ohi da.

Aurtengoan eskualde mailako erromeri bat antolatu dugu Oiangu Baserrian, larunbat honetan, apirilaren 8an, 18:00etan Fan&GO taldearekin. 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.