Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Goierriko dantzarien II. topaketa

Dokumentuaren akzioak

Goierriko dantzarien II. topaketa

2022/03/28 18:45

2019. urtean gogoz eta ilusioz ekin genion I. Goierriko Dantzari Helduen topaketari eta hiru urteren ondoren, apirilaren 2an Idiazabalen ospatuko den bigarren edizioa antolatu dugu. Honen guztiaren ideia, duela urte batzuk, Goierrin erromeri bira bat egiteko aitzakian, Goierriko dantza taldeen elkarlanetik sortu zen. Ekimen horren baitan, dantza taldeon harremana indartu eta dantza sustatzea izan ditugu helburu. Dantzari topaketa hau Korrika kulturalaren barnean kokatzen dugu eta Korrika bezala, bi urtez behineko maiztasunez antolatzen jarraitzea dugu helburu.

Esan bezala, Apirilaren 2an Idiazabalen izango da eta Goierriko dantzari helduak elkartuko gaituen topaketa izango da. Legorretako Irrintzi Alai, Lazkaoko Oin Arin, Idiazabalgo Axari, Urretxuko Lurra, Ataungo Otsoak eta Ordiziako Amets Bide dantza taldeetako 100 dantzaritik gora bilduko gara, gure herrietako txistulari eta musikariekin batera.

Goizean herrian zehar desfilea egingo dugu eta geldialdietan hainbat dantza izango dira ikusgai. Eguerdian alardean Plazan emango diogu amaiera goizeko jardunari. Eguraldi txarra bada, ekitaldia frontoian egingo dugu. Bazkalondoren, berriz, jaia herrira zabalduko da eta Ttipika taldearekin erromeria izango da eguna borobiltzeko. Egun osorako egitaraua osatu dugu eta ondo pasatzeko aukerarik ez da faltako.


Animatu eta zatoz zu ere dantzara!

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.