Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Komunitatea Amets Bide Dantzari zor utzi gaituzu maisu

Dokumentuaren akzioak

Dantzari zor utzi gaituzu maisu

2018/04/15 20:35
Dantzari zor utzi gaituzu maisu

Jesus Mari Garate (2015eko Abendua)

Dantzan bizi garenok ere, bizi ditugu momentu onak, ahaztezinak eta baita triste edo goibelak ere. Bizi ditugu ametsak egi egiten diren momentuak, baita ilusioak itzaltzen direnak ere. Baina dantzak ematen digu aurrera egiteko indarra. Dantzak asko uztartzen baitu bere bidean eta dantzariok asko zor diogu dantzari eta baita zuri ere, Jesus Mari.

Zor dizugu horrenbeste maite zenuen dantzaren transmisio soka mantentzea. Ordiziako Amets Bideko ametsen bidea abiatu zenutenon ohorez, belaunaldiz belaunaldi zuek hasitako lanari bide ematea eta gure ondorengoei zuek emandakoa erakustea. Izan zirelako baikara eta garelako izango baitira!

Zor dizugu herrian ditugun ohiturak mantendu eta etorkizunean iraun dezaten zaintzea. Gure herrian dantzaren inguruan bizi ditugun horrenbeste momentuk luzaroan jarrai dezaten, ohiturak ondo ezagutu, landu eta etorkizunerako bidea egitea.

Zor dizugu Pujana dantza maisuaren 150. urteurren honetan eskuartean zenituen proiektuak aurrera ateratzea. 5. mailako taldeko txikiekin jarritako ilusio guztia jaietan taula gainean plazaratzea, baita beteranoekin berreskuratutako taldeari ere zuk ematen zenion indarrez eustea.

Zor dizugu Ordiziak dantzaren ibilbidean izan duen garrantzia balioan jarri eta ezagutaraztea. Dantzaren bidean Ordiziak izan zuen papera aintzat hartuz, dantza-maisuek egindako lana aitortu eta gure esker ona azaltzea.

Dantzari zor, dantza-maisuari zor... Eskerrik asko Jesus Mari!

Oharra: hileta apirilaren 16an, astelehenean, arratsaldeko 19:00etan Ordiziako elizan izango da. Elizkizunaren ondoren, dantza soka bat egingo dugu guztion artean, bera ezagutu genuen dantzari eta txistulari guztion artean. Txapela edo lepoko zapia, eta sokan lotzeko zapi txuria ekartzea proposatzen dizuegu.

 

Dokumentuaren akzioak

2018/04/17 15:10
Merezitako hitzak...
lan eskerga...
hemen duzue eskerrak...

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.

Amets Bide

Amets Bide

Ordiziako Amets Bide dantza taldea 1964. urtean sortua. 5 urteko dantzari txikietatik hasi eta taldeko beteranoetaraino, talde anitza eta zabala. Zer daukagu amankomunean? Dantzarako gogo eta griña. Aurten gure 50. urteurrena ospatzen ari garen honetan, guztion gonbidatuta zaudete antolatuko ditugun ekintzetara.