Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Lanerako ere onuragarria da dantza

2024/04/18

Estres gutxiago eta zoriontasun handiagoa ekar dezake lantokira dantzak; kortisola, estresaren hormona, desagerrarazi eta dopamina, zoriontasuna bultzatzen duen hormona, indartzen baititu. Dantzatzeak pertsonen baldintza fisikoak hobetzen ditu eta horrez gain, emozioak orekatzen eta estresa eta ant...

XEREMIES: Mallorca, Hernani eta Iruñeko herri musika taldeen topaketa

2024/04/17

Apirilak 19, ostirala – Hernani 18:30 kalejira herriko kaskoan barrena - Es Reguinyol – Xeremiers de Muro - Txilibita Fanfarrea - Hernaniko Dultzaineroak Apirilak 20, larunbata - Iruñea 12:00 kalejira hiriko kaleetan barrena - Es Reguinyol – Xeremiers de Muro - Txilibita Fanfarrea - Ortza...

Erakusketa bat baino anitzez gehiago

2024/04/17

Joandako martxoaren 26 goizean, Kondestablearen jauregian muntaketa lanetan ari garen bitartean, horrelakoetan gertatu ohi den perspektiba galerarekin, ez dakigu erakusketa jendearen gustukoa izanen den ala ez. Lan handia egina dugu, gure heinean, eduki zein formak zaintzeko. Zalantza hori buruan j...

Mintzaldiak: Dantza-solas

2024/04/11

Gure dantza taldearen 75. urteurrenaren baitan, hiru mintzaldi antolatu ditugu biharko (apirilak 12), arratsaldeko 18:00etatik goiti, Kondestablearen jauregiko mintzaldien gelan. Dantza-solas izenburu orokor horren baitan hiru gai zehatzago aipatzera helduko zaizkigu, beraz, ondoko hiru lagunak: ...

Dantza arte konplexuena da Lamennais-en esanetan

2024/04/11

Konplexutasun maila handiena duen artea dantza dela zioen Félicité Robert de Lamennais (Saint-Malo, 1782-Paris, 1854) filosofo, teologo eta politikari ak. Aita Donostiak aipatu zuen Lamennais, dantza hizkuntza bat dela eta "hitz egiten" duela hari irakurri ziola gogoratuz. Jatorrizko aipuaren...

Gainezka dator erakusketaren azken astea

2024/04/10

Ohartu garenerako heldu gara gure 75. urteurreneko erakusketaren hirugarren eta azken astera. Ehunka (milaka?) lagun pasa da bertatik. Iruindarrak gehienak, baina eibartarrak, iurretarrak, durangarrak, baigorriarrak, hiriburutarrak, miarriztarrak eta bakiotarrak ere bai, besteak beste eta guk dakig...

Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

2024/04/10

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein Otxandion, bakoitzean bere izena...

Aurkeztu dugu Koloreaga berritua

2024/04/08

Aspalditik ari ginen Koloreaga, Euskal Herriko festagileak koloreztatzeko liburuaren bertsio gaurkotua argitaratu behar genuela. Eta dantza taldearen urteurrenaren abaroa testuinguru egokia izan zitekeela iruditu zitzaigun. Beraz, Asisko Urmenetarekin harremanean jarri, Euskal Herri osoko dantza oh...

XXXVIII Folklore Jardunaldiak

2024/04/04

Datorren astean, apirilaren 8tik 13ra, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboak antolatutako Folklore Jardunaldien XXXVIII. edizioa ospatuko dugu Iruñean. Baztango folklorea aztertzeko proposamena dakargu "Baztan: dantza bere bidean" izenburupeko saioarekin. Baztango folklore...

Dantza tailerra: Amatxiren dantzak

2024/04/03

Javiera Lusarreta Galdurotzen jaio zen, 1887an. 15 urterekin Iruñara heldu zen, etxe batean neskato zerbitzeko. Orduan bizitza zeharo ezberdin batekin egin zuen topo. Javiera Patxi Labordaren amatxi zen. Gaur egun Iruñeko plazetan antolatzen diren karrikadantzetan agertuko balitz, ziur aski ...

Harpidetu