Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Byttomfoten folkedansgruppe - Oslo (Norvegia)

2013/04/15

Oxdans dantza mota  fricassé izenarekin ezagutu zen aspaldi baten, 1800. urtean. 48 aldaera omen zituen orduan. Gaurko oxdans izena Suedia-ko Karlsta herrian jarri zioten bertako ikasleek. Bi gizon andere baten inguruko borroka keinuetan ageri dira dantzan. Tretur fra hordaland Norvegiako dantza...

Ttakun Kultur Elkartea – Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

2013/04/15

Sorgin-dantzak Lasarte-Orian badauzka ezaugarri esanguratsuak, bat eta lehenengoa Oria auzokoa dela. Bestalde, etenak eten, belaunaldiz belaunaldi gaur egun arte eutsi diola dantzak. Lasarte-Oriako dantza dela diogu, baina uste da 1848 urtean Brunet ehungintza enpresara Bergara ingurutik etorritako...

Duguna dantza taldea – Iruñea (Nafarroa)

2013/04/15

Duguna dantza taldea 1949. urtean sortu zen, eta orduz geroztik Iruñeko ospakizun nagusietan parte hartzen du, dantzan. Iruñean dantza ospakizunak sendotu eta bultzatzea du xede. Sorgin dantzen eta enbor bereko ezpalen jaialdi honetan, familia bereko bi dantza eskainiko ditu Duguna dantza talde...

Dantzaren orainaz eta geroaz gogoetatxo bat

2013/04/02

Azken egunotan buruan bueltaka izan ditudan zenbait ideia ordenatzeko modua besterik ez da sarrera hau, baina besteekin ere partekatu nahi nituen, eta beraz, blogean plazaratu. Desordenatua izanen da testua agian, edo ideien arteko zalantzazko loturak izanen dira, nondik hasi ere ez dakit ongi, ba...

Koko-dantzak, umorez blai

2013/03/27

Zeharo bustita baina gustura bukatu genuen karnabal zapatua. Zaparrada artean izan arren arrakastatsua izan zen Haritzeko eta Eibarko Kezkako dantzariok, eta Elgoibarko Mauxitxa txarangak plazaratutako koko-dantza. Gainera Musika eskolako dantza ikastaroko taldetxo bat ere animatu zen gurekin atera...

Emakumeak eta dantza Iruritan

2013/03/25

Bihar Baztanen, Iruritan izango naiz "Emakumeak euskal dantzetan" hitzaldia eskaintzen. Azken urteotan eztabaida eta liskarrak nagusitzen ari dira Baztanen mutil-dantzen inguruan. Emakumeek mutil-dantzen ez dutela parte hartu behar uste dutenek ekitaldiak pribatizatzeko bidea hautatu dute. Hau da...

...nahi ginuke jakin Iruñea nuntxe den!

2013/03/15

Otsailaren 9an, inauteri larunbatez, eta IRUDAMAk antolatuta, kalejira ezberdinak antolatuak genituen Iruñeko alde zaharreko karriketan barna. Eguraldiak ez zuen sobera lagundu eta hartara, batzuk atera gabe geratu ziren, gero merkatuko plazan elkartzeko. Gu orduan ttanko kalera, eta euria hasi orduko dantzan ginen Nabarreria plazako "Los Burgos" ostatuaren aitzinean.

Emilio Azurmendi Sagarbitza, dantzarion laguna

2013/03/14

Emilio Azurmendi " Sagarbitza " hil da bart 76 urterekin. Gorosta bailarako Sagarbitza baserriko gizona, Eibarko baserrien alde, eta Arrate, Santa Kurutz eta inguruetako festak bultzatzen lan itzela egindakoa da. Orain hilabete pasa bere baserrian izan ginen, koko-dantzekin. Osasunez justu zegoen, ...

Krisia? Ze krisi?

2013/03/05

Lau urteotan askotan akordatu naiz gutun honekin . Orain lau urte krisia bazetorrela entzuten hasiak ginen, baina artean, batez ere entzun. Harrezkero antzeman dugu, bai horixe. Eta ni Monikarekin akordatzen naiz. Zertan eta nola ibiliko ote zen lau urte latz hauetan. Hara zer idatzi zuen orain l...

Nik ere Dantzan babesten dut

2013/03/04

2012an dantzan.eus atariak (dantzan.com orduan) ateak itxi behar izan zituen sostengu ekonomiko falta zela eta. 2013an berriz dantzan.com martxan jarri ahal izan bazen ere, honen jarraipena ez dago inola ere ziurtatua. Ahaleginak ahalegin, diru-iturriak beti ere gutxiegi dira beharrezko baliabidee...

Harpidetu