Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Koko-dantzak eta koko-eskea Eibarko aratusteetan

2007/12/18

Arrateko dantzekin abiatutako bidean sakonduz, egutegiaren beste muturrean gure herriko dantza tradizioak osatzen jarraitzeko asmoa dugu. Udako dantza tradizioek beren kide simetrikoa izan ohi dute neguan, eta Arrateko dantzen neguko ordaina aratusteetan egingo ditugun koko-dantzak izango dira. ...

Festarik festa San Andresetan

2007/12/10

Talo eta txorizo usainak erakarririk eibartar asko biltzen dira urtero San Andres egunean. Iaz bezala aurten ere lan eguna (ostirala) tokatu zen azaroaren 30a eta Eibartik kanpora lan egiten duten eibartarren falta sumatu zen. Nekazal azokaren inguruan bildu ohi da jende gehiena, goizean goizetik ba...

Gimnastak, eskalatzaileak eta bakailao zaleak

2007/12/03

Dantzari batentzat dagoen publiko zailenetako bat tokatu zitzaion aurrekoan Anderri. Pasa den azaroaren 17an, Ipurua Gimnasia taldeak antolaturik Gimnasia Erritmikoko IX. San Andres lehiaketa ospatu zen Eibarko Ipurua Kiroldegian. Euskal Herriko taldeez gain nazioartetik Bulgaria eta Errusiako talde...

San Saturnino 07

2007/12/02

Berez, San Saturnino da Iruñeko patroi, eta ez San Fermin. San Fermin Nafarroako patroia da Xabierko San Frantzisko-rekin batera. Hartara, azaroaren 29an jai da Iruñean. Egun berezia da guretzat izan ere, San Saturnino egun batez egin baitzuen gure taldeak bere lehen emanaldia, aurten duela 58...

Dantza ikasketak non?

2007/11/28

Argia, 2007-11-30 "Edozein ergelek zuzendu dezake estatu bat eta futbol entrenatzaile izateko karneta behar da?". Piterman -ek —futbol taldeak hondoratzen espezialista den ukrainiar aberatsak— mozkorren eta eroen pareko egiak esaten dituela frogatu zuen esaldi horrekin. Arrazoi osoa zue...

Fandango sentsuala

2007/11/27

Ostiral arratsaldeetan klaseak ematen ditut Amarako Ernest Lluch kultur etxean. Mikel Iturria da bertako zuzendaria eta blog bikain batean idazten ditu bere harrikadak. Hona hemen gaur nirea. Joan zen ostiraleko klasea amaitu eta pareko tabernara joan ginen ikasle batzuk. Ardo goxoak b...

Buruko zapia jarri minutu batean [bideoa]

2007/11/27

Buruko zapia eta baserritar jantzia oro har atontzen ikasteko lehen tallerra egin genuen atzo, eta batzuk presentzialki Portalea Kultur Etxera etortzerik ez dutela kontuan hartuta, bukaeran bideo bat grabatu genuen, edonork etxetik ikusi eta zapia ez jartzeko aitzakirik izan ez dezan. Bideoa iku...

Baserritar jantzia atontzen ikasteko tallerrak

2007/11/23

Datorren ostiralean, azaroak 30, San Andres eguna, jai handia eta nekazal feria izaten dira Eibarren. Plazara Dantzara erromeria izango da 13.00etan Untzaga Plazan Jainaga eta Narbaiza trikitilariekin, eta Kezka dantza taldeko dantzari, dantza eskolako ikasle eta dantzara animatzen diren guztien g...

Entzuten ikasi

2007/11/22

Azken asteotan Donostian, Gasteizen eta Iruñean hitzaldi eta mahainguruetan parte hartzea egokitu zait. Donostian, Ikasbide elkarteak gonbidatuta "Euskal dantza bidegurutzean" izeneko txapa bota nuen, Gasteizen Folklore Akademiako ikasleei dantza maisuetaz hitzegin nien, eta Iruñean, Ortzadarren ...

Folklore erakundeen izena eta izana

2007/11/19

Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.

Harpidetu