Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Hamaiketakoa hartzen

2011/01/10

Argazkietara ohituxeago gaude marrazkietara baino. Interneten bueltaka Edurne -ren marrazki eder hau topatu dugu " Urban Sketchers " blogean. Pasa den azaroaren 29an egin zuen, San Saturnino egunez, hamaiketakoa hartzen ari ginen bitartean. Jantzien xehetasun zenbait erakusteaz gain, egun horr...

Nafarroako festagileen Koloreaga hedabideetan

2011/01/04

Tantaka-tantaka heldu dira Koloreagari buruzko hedabideetako albisteak, baina heldu dira eta hemen biltzea otu zaigu! Berria: Dantzarako koloreak Diario de Noticias: Colorear el folklore navarro con "Koloreaga" Sustatu: "Koloreaga, Nafarroako festagileak" liburua karrikaratu dugu ...

Azkaindarrak, jauzi eta ebats!

2010/12/31

Urteak dantza alorrean zer eman duen pentsatzen hasi eta konturatu gabe dantzan hasi naiz. Azkaindarrak etorri zait oinetara, dantza-jauzi bat. Ez da harritzekoa, 2010a dantza-jauzien urtea izan baita, zalantzarik gabe. Garai batean Lapurdi, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Baztan-en eta Biarnon dantzat...

Xemeingo ezpata-dantza Zerutxukoen eskutik

2010/12/30

Irailaren 29an, San Migel egunez, meza nagusiaren ondoren, Xemein-en, Arretxinagako San Migelen ermitaren ondoan dantzatzen da Xemeingo ezpata-dantza. Zerutxu dantza taldea arduratzen da horretaz, eta talde horretako bi dantzari, Alex Larrinaga eta Aitor Urriolabeitiak eskaini zuten abenduaren 28an,...

Zirkuloan dantzan eta kantuan, alegia, irradakan

2010/12/30

"Zirkuloan dantzatzea" adierazi nahi du Irradakan aritzeak Orotariko Euskal Hiztegiaren esanetan . Are gehiago, 'baile en círculo dándose las manos' dio  "Irrada"ri buruz OEHk. Garia eta bestelako zekale haziak ereiteko egiten den mugimenduari ere irradaka deitzen zaio. Irr...

Aurkeztu dugu Koloreaga

2010/12/23

Gaur eguerdiko 12:00etan "Koloreaga: Nafarroako festagileak" koloreztatzeko liburua aurkeztu dugu Abarzuza liburu dendan. Aurkezpenean Asisko Urmeneta marrazkilaria eta Aritz Ibañez Dugunako kidea izan dira. Beraiekin batera, Arizkungo hartza, Otsagabiko boboa eta Lantz-eko txatxoa. Liburu hon...

San Saturnino 2010

2010/12/22

Euria iragartzen zuten eta oskarbi esnatu zen azaroaren 29koa Iruñean. Oskarbi baina hotz. Oso hotz. Eta hoztuta bete genuen San Saturnino (Iruñeko patroia) eguneko gure jarduna. Okzitaniako Tolosan jaio omen zen santua eta horregatik bere omenezko prozesioak Iruñeko alde zaharreko burgo frankoa...

Mendaron, kontzezio egunez

2010/12/17

Pasa den abenduaren 8an, Kontzezio egunez, Mendaron izan ginen dantza emanaldia eskaintzen. Bertako apaizak, Anjel Bazterretxeak 50 urte egin ditu apaiz egin zenetik, eta hori ospatzeko ekitaldien artean, Mendaroko udalak gonbidatu gintuen bertan dantza egitera. Mendaron kontzezio eguna ...

Euskal dantzei begira Zarauzko betaurrekoekin

2010/12/17

a, e, o, i, u eta y grekoa. Eta bakoitzaren atzean argazki bat, historia zertzelada bat eta gogoeta bat baino gehiago. Hitzaldi mamitsua bezain atsegina eskaini zuen Xabier Etxabe Zarauzko folklorea aitzaki hartuta pasa den abenduaren 14an Dantzagunean. 2004an, Etxabe eta Alberdi, bi Xabier zarauzt...

Koloreaga: Nafarroako festagileak

2010/12/15

Mila kolore dantzan bihotzetan... Eta mila kolore dantzan liburu honetan, mila dantzari koloretan... Etxeko txikienei, etorkizuneko festagile, festazale eta dantzariei zuzendutako liburua da hauxe. Margotzen liberti daitezen, margotzen ezagutu ditzaten gure festetako protagonistak, gure festetako...

Harpidetu