Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Folklore erakundeen izena eta izana

2007/11/19

Mugimendu erromantikoak folkloreakiko interesa eta elkarte folklorikoen sorrera bera bultzatu zituen XIX. mende bukaeran. Ehun urte baino gehiago pasa dira ordutik eta elkarte horien bilakaera nolakoa izan den aztertzea xede harturik, antolatu ditu Iruñeko Ortzadar Elkarteak bere XIII. Folklore jardunaldiak.

Mallabia

2007/11/16

Datorren larunbatean, azaroaren 17an, Mallabian dantza saioa eskeiniko dugu erguerdiko 12etan herriko frontoian. Duela urte batzuk ere, bertan izan ginen dantzan, baina frontoia bota eta berria eraiki dute. Beraz, frontoi berriaren inaugurazioa dela eta bertan izango gara. Eguerdiko 12etan, aginter...

Uda dantzan

2007/11/16

Uda luzea izan da aurtengoa. Ekitaldiz beteta. Ekainetik irailera arte txoko desberdinetan izan gara gure ikuskizunak erakutsiz. Ekainaren 24an, San Juan eguna ospatzeko eta aurten Euskal Jaien 100.urteurrena dela eta suaren inguruan zenbait dantza eskeini genituen. Hurrengo larunbatean, hilar...

Euskara nagusi omen da euskal dantza ekitaldietan

2007/11/15

Atzo hasi eta bihar arte Kulturaren Euskal Behatokia ren jardunaldiak egiten ari dira Donostian. Lehen bi egunetan lan saio itxiak egiten ari dira, nazioarteko beste bost behatokirekin elkarlanean, eta bihar, ostirala, jardunaldien ondorioak eta behatokiak egin duen lehen txostena aurkeztuko dituzt...

Ongietorri!

2007/11/14

Kaixo dantzazale! Zumarraga-Urretxuko Irrintzi dantza taldea gara. 40 urte bete berri, mundu birtualera salto egitea erabaki dugu, gure berri lau haizetara zabaldu eta sarean harrapa zaitzategun. Eskerrak eman nahi dizkiogu dantzan.com-i horretarako hain txoko egokia eskaintzen digulako eta zu...

Txikiak Ezkaba mendiaren igoeran

2007/11/13

Ez pentsa gure txikiak dantzari jantziarekin mendian gora jarri ditugunik. Kontua da, Anaitasuna kirol elkarteak 1994. urtetik antolatzen duela Ezkaba mendiaren igoera, urria partean. Aurtengoa XIV. edizioa zen.  Eta dagoeneko badira urtetxo batzuk, mendizaleak  Ezkabatik jasiten direlarik gu...

Erraldoi erraldoiak

2007/11/11

Izugarria da Iruñeko erraldoi eta kilikien iruindarrengan duten eragina. 1860. urtean egin zituen Tadeo Amorena arizkundarrak, egun hain ezagunak diren figurak. Beraz, 150 urte beteko dituzte erraldoiek aurki. Horrek esan nahi du iruindarrik zaharrenak ere jaso duela kilikien puxikakadarik eta i...

Gure dantzen historia egiteko baliabideak eskura

2007/11/09

Gipuzkoakulturan irakurri dut gaur KOLDO MITXELENA Kulturunea k bere fondoetan dituen hainbat argitalpen digitalizatu dituela. Prentsa digitalizatua atalean daude erabiltzaile ororen eskura. Digitalizatu eta denon eskura jarritakoen artean Argia, Baserritarra, Euskadi Roja, Euskal Esnalea, La ...

Axuri beltza eta Mutrikuko Gaba Beltza

2007/10/30

Bilbon, mozorro denda batean sartu eta Halloween-en inguruko hamaika kalabaza eta mozorro ikusi nituen pasa den astean. Saltzaileari galdetu eta argi esan zidan "urtetik urtera izugarri igotzen ari da Halloween, ekartzen dudan guztia saltzen dut eta hurrengo urtean bikoitza ekarrita berriz ere agort...

Kolonbiako jirabirak

2007/10/25

20 lagunez osatutako taldea aritu gara joan den irailaren 21etik 30era bitartean Kolonbian dantzari. Bogotako Euskal Etxeak gonbidatuta gauzatu dugu bidaia. Beraiek izan ditugu bidaia guztian lagun eta gidari, eta beraiek antolatu dituzte eskeinitako dantza emanaldi guztiak. Bogota hirian ego...

Harpidetu