Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Dantzari txikiak Ezkaba mendiaren igoeran

2010/11/08

Ez pentsa aurreko urriaren 24ean mendian gora dantzan ibili ginenik. Ezta mendi puntan dantzatu genuenik ere. Badira urtetxo batzuk, 5-6 bai, Anaitasuna kirol elkarteak gonbidaturik, Iruñea ondoan dagoen Ezkaba mendira egiten den igoeraren ostean, dantzalditxoa egiten dugula txikien taldearekin, I...

Inkesta - Dantzan Ikasi 2010

2010/11/08

Pasa den ekainean, Euskal Dantza Balioan jardunaldian, dantza tradizionaleko balizko ikasketa batzuetarako curriculum zirriborro bat aurkeztu zen. Dantza tradizionaleko ikasketen curriculum  zirriborroa 2010 (pdf) Horren inguruan, eta oro har, dantza tradizionaleko irakasleen prestakunt...

Asteburu ederra Garazin

2010/11/05

Urriaren lehen asteburuan (urriak 2 eta 3) Donibane Garazin egiten duten T-Danz jaialdian parte hartzeko gonbitea luzatu zigun Claude Iruretagoiena lagunak. Larunbatean Garazi-Baigorriko herri antzokian Nafarroako dantzen emanaldia eskaini genuen. Iruñea, Urdiain, Kortes, Baztan, Iribas, Jaurriet...

Ikastaroa: Xemeingo ezpata-dantza

2010/10/27

Xemeingo ezpata-dantza Zerutxu dantza taldea Data: Abenduak 28, asteartea Ordutegia: 10.00 – 13.00 Lekua: Elgoibar. I. Bereziartua Musika Eskola (Aita Agirre Plaza, 20870 Elgoibar) Ikastaroaren prezioa: 15 € Izena emateko epea: Abenduak 19 Xemeingo ezpata-dantza Arretxinagako San Migel ermi...

Ikastaroa: Dantza kantatuak borobilean

2010/10/27

Dantza kantatuak borobilean Juan Antonio Urbeltz Ikerfolk Datak: Abenduak 18 Ordutegia: 10.00 – 13.00 Lekua: Aritzbatalde kiroldegia - Zarautz Ikastaroaren prezioa: 15 € Izena emateko epea: Abenduak 9 Dantza kantatuak borobilean: Irradaka eta Axuri-beltza Borobilean eta kantuan egiten dir...

Ikastaroa: Zarauzko folklorea

2010/10/27

Zarauzko folklorea Xabier Etxabe Data: abenduak 14 Ordutegia: 19:30 – 21.00 Lekua: Dantzagunea (Arteleku - Kristobaldegi, 14. Txomin Enea, Donostia) Prezioa: Dohain Izena emateko epea: abenduak 10 Zarauzko folklorea Xabier Etxabe eta Xabier Alberdik Zarauzko folklorea sakon aztertu dute zenba...

Azkaine eta Arrangoitze: euripean baina atsegin handiz

2010/10/19

Urriaren 10a, agendak ia gainezka egin zion Aurtzakari. Azkainen (Lapurdi) genuen lehenbiziko zita goizean goiz: Pastore-Lore jaialdia. Egun osoko festa polita animali, produktu eta ekitaldien artean nahiz eta zoritxarrez ezin izan genuen bere edertasun osoan gozatu euriak eguna zapuzteko egindako...

San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza 2.0

2010/10/19

Gezurra badirudi ere (guri oso azkar pasa zaigu denbora), urtebete pasa da iaz San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantza estreinatu genuenetik. Gure asmoa da, iaz, aurten eta heldu diren urteetan ere dantza hau beti egun, toki eta ordu berean karrikaratzea. Eta hala egin genuen pasa den irailaren 26an ...

Musikaren transmisio idatzia: desberdintasunak ahozkoarekin eta bere eraginak

2010/10/12

Trasmisioa komunikazio ekintzara eta izakien manifestazio askotari lotuta dago; transmisio genetikotik belaunaldi batzuetatik besteetara dagoen transmisio kulturalera. Musika, gizakiaren manifestazio bat gehiago bezala, kolektibitateak eta bere indibiduoek garatzen joan diren aktibitateek daukaten...

Pausoka pausoka, bagoaz aurrerantza

2010/10/07

Euskal Herriko ezpata-dantzarik gazteena izango da gurea, baina aurreraka goaz pausoka-pausoka. Domekan, urriaren 3an, eskeini genuen bigarrenez Errosarioko Amaren ezpata-dantza, eta iaz baino jende gehixeago hurbildu zitzaigun, Lezon ospatu ziren Kilometroen konpetentzia nabaritu arren. Eguraldi al...

Harpidetu