Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Komunitatearen ekarpen guztiak

Orain arteko ekarpenak

Besta Berri Gasteizen eta Iruñean datozen asteotan

2014/01/02

Urte berria estreinatu eta baditugu zenbait emanaldi datozen asteotan. Larunbat honetan, urtarrilak 4, Gasteizen, Principal Antzokian (20:30) eskainiko dugu Juan Antonio Urbeltz eta Argia dantzari taldearen Besta Berri ikuskizuna. Otsailaren 1ean berriz, (larunbata, 20:00) Iruñean, Baluarten ...

Urrats txikiak

2013/12/31

Glaziazio ekonomiko honen erdian zulora joan dira zenbait kultur proiektu. Dantzan ere ari dira murrizketak antzematen. Jose Uruñuela Dantza Kontserbategia ataka larrian aurkitzen da. Diru-laguntzak urrituta, aurrekontua orekatzeko ikasleen matrikula %500 igo beharko dela iragarri du Gasteizko alk...

Iruñeko Baltasar dela eta...

2013/12/28

Iruñean, badira urte batzuk jada, kalaka handi-samarra izaten dugu errege bezpera heldu ahala, Baltasarren kolorea dela eta.

Otsailaren 1ean Besta-Berri Iruñeko Baluarten

2013/12/20

Aspaldian genbiltzan Argia dantzari taldearen Besta-Berri ikuskizuna Iruñera ekarri nahian baina Gaiarre antzokia txikiegia zela-eta, uzkurtu. Alta, pentsatu genuen, eta zergatik ez Baluarten saiatu? Eta saiatu ginen eta bertako arduradunen sentsibilitate eta borondate ona tarteko, azkenik, 2014ko otsailaren 1ean (larunbata), arratsaldeko 20:00etan dantzatuko dugu besta-Berri Iruñean!

Buruko zapia minutu batean

2013/12/17

Pentsatu dugu interesekoa izan daitekeela ondorengo gida hau. Ohikoa da data hauetan jantzi tradizionalez janztea. Eta gona edo prakak bezain garrantzitsua da, buruko zapia. Askotan galdetu izan digute buruko zapia nola jartzen den. Hori dela eta, hona hemen bideo tutorial laburra minutu bakarrean....

Altzola dantzan

2013/12/12

Elgoibarko Ongarri argazkilari taldeak "Altzola gogoratzen" argazki erakusketa jarri zuen martxan abenduaren 4ean Elgoibarko Kultur Etxean. Elgoibarko Altzola auzoari eskainitako erakusketa Elgoibarko Udalaren eta Jose Luis Urbietaren laguntzarekin antolatu da. Azken honek batutako 100 bat argazki ...

Mari Domingi ez! Queer-Olentzero bai!

2013/12/09

Aritz Ibañez-ek idatzitako  Maridomingi Go Home! sarrerari erantzuten hasi naiz, baina gehiegi luzatu eta azkenean blogera ekarri dut. Mari Domingirekin egiten ari garen hankasartzearen salaketan sakontzera nator. Olentzerotik Bizar Zurira Ezin da ulertu Mari Domingiren sorrera eta hedape...

Esku-dantzaren liburuxka eta egutegia

2013/12/08

Orain 6 urte abiatu genuen Beasaingo San Joan bezperan suaren inguruan neskatxen esku-dantza bat dantzatzeko ohitura. Ekimen hau arrakastatsua suertatu zen hasieratik, eta 2012ko Dantzagunearen Sortutakoak Tradizionala ekimenerako aukeratua izan zen. Aitzaki honekin, bideo grabaketa batez eta l...

Maridomingi Go Home!

2013/12/07

Gainean ditugu berriz ere gabonak eta baita data hauei dagozkien ohiturak eta mazapanak. Eta berriz ere helduko da Olentzero bere bertsio guztietan (baita Bizar-zuri euskaldun gisa ere) eta bere ondoan, gero eta gehiago, Maridomingi.

Jantzien kodexa, XVI. mendera bidaia koloretsua

2013/12/05

XVI. mendeko Europako hainbat eskualdetako jantzi eta ohiturak erakusten dituen liburu ederra da "Jantzien kodexa". Espainiako Liburutegi Nazionalak digitalizatu eta sarean jarri du, eta bertako irudiez gozatzeko aukera dugu. Badira tartean, dantzako irudi ederrak. Frantzia, Ingalaterra, Holanda, Alemania, Espainia eta Ameriketako irudiak ageri dira besteak beste, eta baita "Nawarra" izenburua daramatenak ere. Hona horietako batzuk:

Harpidetu