Gaur, ekainak 6, Azkuna Zentroak agur esango dio Zuzeneko Arteen Denboraldiari, eta horretarako, Rosario Toledo flamenko-dantzari eta koreografoak Cuarteta aurkeztuko du bertan. Pieza horrek “inauteri-laukote baten entsegua egiten du dantzaren eta kantuaren bidez. Cadizko inauteri-talde petoa da, eta taldekideak ez dira inoiz lau, hiru edo bost”. Horretarako Rosario Toledok Inma La Carbonera eta Eva Ruiz La Lebri izango ditu agertokian.
Kantu eta barre egingo dute guztiek, izan ere, “obarioak masailetan, birikak sudurrean, burua ipurdian eta bizkarra kopetan” izango dituzte.
“Flamenkoa atzerantz dantzatzeak zer dakarren ikertzean, konturatzen gara zenbateraino dagoen berez flamenkoa alderantzikaturik. Inauterietako umorea, beraz, ezarritako egitura kolokan jartzea da guretzat, alderantzikatzeko lekua eta denbora, non dena sartzen den aurretik zein atzetik”, azaldu du artistak.
Cadizko inauterietako umorea ikertu dute, alde femeninotik, Idoia Zabaletaren eta Pedro G. Romeroren laguntzarekin.