Zumaiako dantzari enbaxadorea

Hedabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2007/04/13

Aurten, gainera, ohorezko tokian izango dira musika eta dantza, bertako dantzari bat sarituko baitu udalak. Esan bezala, Zumaiako Udalak Lucia Lacarra dantzariari Urrezko Domina emango dio. Lacarra nazioartean ospe handia duen dantzaria da. Dantza egiteko eragatik askoren aitorpen eta esker ona jaso du, eta Zumaiak izan dezakeen enbaxadore onenetarikoa da. Zumaiako historian Urrezko Domina ematen den lehenengo aldia da.<br/>