Karrikaz karrika ibili ziren taldeak eta zalantzak izan baziren ere, azkenean, Zubigainekoa dantzatuko dute herriko dantzari ttikiek, Onineko petril bustien gainean. Ondotik, talde guztiek dantza saioa egin zuten frontoian. Arratsaldean Porrusalda Erromeria taldearekin dantzan segitu zuten.
Dokumentuaren akzioak
Zubigainekoa dantzatu dute Lesakako Tantirudantza jaialdian
Eguraldiak ez zuen sobera lagundu, baina halere, ehun dantzari ttiki baino gehiago bildu zituen larunbatean Lesakan Tantirumairu euskal folklore taldeak antolatutako Tantirudantza jaialdiak. Tantirumairu dantza taldeko ttikiekin batera, Getariako Gure Txeru, Azkaingo Ikasleak, Herrerako Herri Ametsa eta Zumaiako Dantza Eskola taldeak ere etorri ziren.
Dokumentuaren akzioak