Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Egun handia izan zen atzo Zubietan

Dokumentuaren akzioak

Egun handia izan zen atzo Zubietan

Usadioari jarraituz, soka dantza eskaini zuten zubietarrek

Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2007/07/26

Donostiako txistulari bandaren eskutik esnadeia izan zen lehendabizi eta buruhandi eta txalapartarekin eman zioten hasiera Zubietako Santio jaiei. Ondoren, aldiz, meza nagusia izan zuten.

Gosea asetzeko hamaiketakoa jateko aukera ere izan zen Santio egunez. Aurreko urteetan errebote plazan jartzen zuten mahaia, baina aurten, eliz atzeko plazaren albo batean zegoen itzala aprobetxatuz, bertan eserita hamaiketakoa egiteko. Bien bitartean, Donostiako txistulariak entzuteko aukera izan zen eta soka dan-tza egin behar zutenak azken prestaketetan ere ikusi genituen.

Izan ere, 12:30etan hasi zen berriz ere ohitura bihurtu duten soka dantza. Zubietar talde bat izan da aurten ere aspaldiko dantza hau eskaini duena eta beti bezala ikusmin handia izan zen. Zubietako bandera aurretik zutela, Alamandegi paretik iritsi ziren errebote plazara eskua emanda soka bat bailiran eta bertan eskaini zuten soka dantza. Soka gidatzen izan zen datozen bi urtetan Zubietako alkate izango den Eñaut Zuriarrain eta dantzarien artean zen ondoren honen lekukoa hartuko duen Imanol Azpiroz ere.

Gaur ere jarraipena izango du festak Zubietan. Oilasko biltzaileen eguna ospatuko dute. Goizeko 6:00ak aldera irtengo dira oilasko biltzera eta Zubietako baserrietan lan horretan jardun ostean, arratsaldeko 14:00ak aldera itzuliko dira azken dantza egiteko asmoz.

USURBIL / Egun handia izan zen atzo Zubietan
Hamaiketakoa ondoren egin zuten dantza azken asteetan entsaiatzen ibili diren zubietarrek. [JOSU ARANBERRI]

Dokumentuaren akzioak