Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zubietako Santio jaiak ostiralean hasiko dira

Dokumentuaren akzioak

Zubietako Santio jaiak ostiralean hasiko dira

Uztailaren 31 bitartean jai giroa izango da nagusi Zubietan

Datorren ostiralean hasiko dira Zubietako Santio jaiak. Hilaren 23tik 31 bitartean jai giroa izango da nagusi, Zubietako herri jaiak ospatuko baitituzte beste urte batez.
Egilea
Josu Aranberri
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Usurbil
Mota
Albistea
Data
2015/07/21
Lotura
Diario Vasco

Ostiralean arratsaldeko 18:00etan, haur eta gazteen joko garbi erakustaldia izango da eta 19:00etan izango da txupinazoa. Iaz bezala, aurten ere zubietarren argazki herrikoi erraldoia ateratzeko asmoa dute. Jarraian mozorro festa antolatu dute lehen aldiz eta 'fotokola' egiteko asmoa dute. 21:00etan herri afaria izango da eta bapo afaldu ostean kasntu saioa izango dute lehendabizi eta Fan&Go taldearekin nahikoa dantza egiteko aukera izango da ondoren.

Larunbata, Santio eguna izaki, egitarau oparoa antolatu dute zubietarrek. Donostiako txistulari bandaren eskutik esnadeia izango da 9:00etan eta 10:30eko meza nagusiaren ondoren hamaiketakoa izango da. Segidan ikusmin handia sortzen duen soka dantza izango d. Zubietarrek duela urte batzuk berreskuratu zuten aspaldiko ohitura hau eta urtero-urtero bildu izanda zubietar talde bat dantza hau eskaintzera. Arratsaldean Gorritiren showak hartuko du jaien lekukoa 17:30ean eta ondoren, buruhandiak irtengo dira kalera. Afal aurretik, dantzan aritzeko aukera ere iragarri dute, Patxi Ta Konpaina taldearekin dantzaldia izango baita. Gauean, iparraldeko Zezenaren taldea taldearen kontzertua izango da 23:00etan eta segidan, Laiotz taldearekin erromeria goizaldera arte.

Igandean, uztailaren 26an, jubilatuen eguna jarri dute. Meza izango da goizeko 9:30ean eta Iparraldeko jokoen erakustaldiaz gotzazeko aukera izango da 12:00etik aurrera. Lasto altxatzea, ingude altxatzea, lasto jaurtiketa etab. izango dira bertan. 14:00etan jubilatuek beren bazkaria izango dute Barazar jatetxean eta 17:30ean dantzaldi musikala iragarrita dago. Buruhandiak ere izango dira ondoren eta ardin eta piper jana ere bai 19:00etan. Egunari amaiera emateko herri antzerkia izango da 22:30ean.

Astelehenean, oilaskobiltzaileak izango dira protagonista nagusiak. Goizeko 6:00etan irtengo dira Zubietako baserrietan oilaskoak bildu asmoz eta eguerdiko 14:00ak aldera izango dute itzulera ordua.

Asteazkenean umeen eguna

Astearteko atseden egunaren ondoren, asteazkenean umeen eguna izango da. Goizeko 10:00etan hasiko dira umeen jolasak eta 14:00etan bakoitzak eramandakoarekin bazkaria egingo dute. 16:00etan gaztetxoen antzerkia izango da Kaxkapen eta jarraian jolasekin jarraituko dute. Ondoren txokolatada eta buruhandiak ere izango dira. Ur jokoetan parte hartzeko aukera ere izango da 19:30etik aurrera eta gauean, bertsolarien saioa izango da 22:00etan hasita. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Beñat Gaztelumendi eta Jexux Mari Irazu izango dira oholtza gainean Asier Azpiroz izango delarik gai jartzailea.

San Inazio bezpera, berriz, Zubietako Santio jaietan ohikoa izaten den bezala gaupasa eguna izango da. Ginkana izango da 17:00etan eta futbito partida 19:00etan, gazteak ez hain gazteen aurka. 24:00etan hasita Kaotiko eta D-Pintxos taldeak izango dira oholtza gainean eta ondoren Zesuma taldearekin nahikoa dantza egiteko aukera izango da goizaldera arte. Aurtengo Zubietako Santio jaietako azken egunari, berriz, zikiro janaren prestaketarekin ekingo diote. San Inazio eguneko 9:30eko mezaren ondoren errebote partida ikusteko aukera paregabea izango da Zubietako errebote plazan 11:30etik aurrera. 14:00etan izango da zikiro jana. Arratsaldeko 18:30ean euskal dantzen emanaldia izango da Argentinako Mar de Platako Euskal Etxeko Beti Alai taldearen eskutik. Ondoren buruhandiak izango dira eta traka eta suziriekin emango diete amaiera zubietarrek aurtengo Santio jaiei.

Zubietan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Santio egunez soka dantza ikusteko aukera izango da.

Zubietan, azken urteetako ohiturari jarraituz, Santio egunez soka dantza ikusteko aukera izango da.

Dokumentuaren akzioak