Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zubietako Euskararen Eguna prest larunbatean

Dokumentuaren akzioak

Zubietako Euskararen Eguna prest larunbatean

Dantza luzearen berreskuratzea eta ‘Palaxio’ren erronka erakargarri nagusiak

Herriko gazteek programa polita osatu dute aurten ere Euskararen Egunerako. Egun handia larunbata izanen bada ere, ostiraletik hasiko dira ekitaldiak. Arratsaldez pintxo lehiaketa herriko estalpean eta trikipoteoa eta gauez mus txapelketa, Lamiak taldearen kontzertua eta karaokea.
Egilea
A. Arotzena
Komunikabidea
Noticias de Navarra
Tokia
Zubieta
Mota
Albistea
Data
2017/10/05
Lotura
Noticias de Navarra

Larunbat goizeko 10etatik aurrera artisauak beraien lanak erakusten eta gazta eta urdaiazpikoaren postua, pisua asmatzeko. 10:30ean herriko buelta trikitilari eta pandero-joleekin. 11etan Mikel Indakotxea Palaxio kirolariaren erronka: hamar kanaerdiko moztu aizkoraz eta Loitzateko atakara joatea. Eguerdian dantza luzea eta joaldunak. Gero, kantu bazkaria Azpeitiako trikitilariekin. Arratsaldez, haur eta gaztetxoendako mahai-joko erraldoiak, aurpegi-margoketa eta txokolate-jatea. Gazta eta urdai­azpikoaren sari banaketak, irrintzi lehiaketa eta musika Oharkabe taldearekin.

Dokumentuaren akzioak