Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoatik kanpo egingo den Maskarada bakarra

Dokumentuaren akzioak

Zuberoatik kanpo egingo den Maskarada bakarra

Gaur, arratsaldeko lauak eta erdietan, Santiago kalean. Erromeria ospatuko da iluntzean eta bihar haurren ekitaldia izango da (12.00)

'VII Hondarribia Dantzan'-en egun potoloak izango dira asteburukoak. Barrikadak, maskarada, erromeria eta haurren ekitaldia ditu aurreikusita Kemen Dantza Taldeak.
Egilea
I.A.
Komunikabidea
Diario Vasco
Tokia
Hondarribia
Mota
Albistea
Data
2013/05/26
Lotura
Diario Vasco

Gamere-Zihigako gazteek aurten Zuberoatik kanpo egingo duten agerraldi bakarra gaur izango da, arratsaldeko lauak eta erdietan Santa María Magdalenako plazan. Eguraldi txarra izanez gero, Soroetako frontoira joango da ekitaldia.

Goizean, Zuberoako herrixketan egiten duten bezala, 'Barrikadak' izango dira herrian zehar. Dantza egin eta elkarteetan salda edota jateko zerbait emango diete. Kai zaharrean, Portuan, Gipuzkoa plazan eta Olagarro elkartearen parean izango dira agerraldiak eta Itsas Lur, Txantxangorri taberna, Klink eta Olagarro, elkarte laguntzaileak.

Maskaradaren ondoren erromeria etorriko da, leku berdinean eta Kemeneko musikarien eskutik, ikutu didaktikoarekin gainera. Zortziak eta erdietatik hamarrak eta erdietara izango da.

Biharkoan aldiz haurrek hartuko dute protagonismoa. Talaia ikastolako dantzari txikiak, Irungo Adaxka Dantza Taldea eta Kemenen harrobiko hainbat haurrek hartuko dute parte. Hamaiketatik aurrera herriko kaleak alaituko dituzte eta hamabietan Santa María Magdalenako oholtzara igoko dira.

Zuberoatik kanpo egingo den Maskarada bakarra

Europa osoko adierazpen folkloriko aberats eta osoenetarikotzat har daiteke Maskarada.

Dokumentuaren akzioak