Dokumentuaren akzioak
Zuberoako musikagintza ezagutzeko aukera, bihar
Bihar, osteguna, arratsaldeko zazpiretan, abadetxeko aretoan 'Zuberoako musikagintzan barrena' izeneko ekitaldia ikusteko aukera egongo da.
Domentx Uzineta Jon Basauri soraluzetarrek gidatutako ekimen hau Euskal Jaien egitarauaren barne dago. Bertan, Zuberoako musika eta kanturik esanguratsuenetako batzuk ezagutu ahal izango dira. Artzain eta menditarren kanta zaharrak, doinu bereziak, naturarekin lotuak eta instrumentu bitxiak entzuteko aukera egongo da. Hauen artean, hiru zuloko txirula edota ttun-ttuna, perkusiozko musika tresna kordofonoa, frantsesez 'tambourin basque' deitzen dena.
Eta kantuen artean, Erramun Martikorena, Pier Paul Berzaitz, Mikel Etxekopar, Mixel Arotze, Maddi Oihenart edota Jean Mixel Bedaxagar kantari ezagunek abesten dituztenak.
Dokumentuaren akzioak