Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako Maskaradak urtarrilaren 7an hasiko dira 2018an

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak urtarrilaren 7an hasiko dira 2018an

Muskildik antolatuko ditu

Guztira, hamasei saio egingo dituzte apirilaren 22ra arte, Muskildin hasi eta bukatuta.
Komunikabidea
Eitb
Mota
Albistea
Data
2017/11/29
Lotura
Eitb

2018ko Maskaraden datak zehaztuta daude, dantzan.eus dantza sustatu eta hedatzeko elkartearen webguneak iragarri duenez. Informazio horren arabera, Muskildik antolatuko du aurten ikuskizuna, eta bertan hasi eta bukatuko da, beraz, hamabost herritara helduko diren emanaldien zerrenda.

Emanaldiak egun hauetan izango dira: urtarrilak 7, igandea (Muskildi); urtarrilak 14, igandea (Pagola); urtarrilak 21, igandea (Atharratze); urtarrilak 28, igandea (Ainharbe); otsailak 4, igandea (Lexantzü); otsailak 11, igandea (Urdiñarbe); otsailak 17, larunbata (Gamere); otsailak 25, igandea (Eskiula); martxoak 4, igandea (Altzürükü); martxoak 10, larunbata (Idauze); martxoak 18, igandea (Lakarri); martxoak 24, larunbata (Maule); apirilak 1, igandea (Barkoxe); apirilak 8, igandea (Hoki); apirilak 15, igandea (Larraine); apirilak 22, igandea (Muskildi).

Dokumentuaren akzioak