Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako maskaradak, urtarrilaren 22tik aurrera

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskaradak, urtarrilaren 22tik aurrera

Dantzan.eus atariak argitaratu du 2017ko maskaraden egutegia.

Datorren urteko maskaraden lehen ekitaldia urtarrilaren 22an egingo dute Pettarra eskualdeko sei herritako gazteek. Zuberoako Jauna elkarteko kideak dira maskaradak plazaratuko dituztenak, Ezpeize-Undureine, Urrustoi-Larrabile, Ainharbe, Sarrikota, Onizepea eta Mitikile herrietako gazteak hain zuzen ere. Allande Davant ari da maskaraden prestaketak zuzentzen errejenta lanetan, eta dantza irakaslea Margot Fauri da.
Komunikabidea
Berria
Mota
Albistea
Data
2016/12/24
Lotura
Berria

Honakoa da egutegia:

Urtarrilak 22, igandea: Ezpeize

Urtarrilak 29, igandea: Gotaine

Otsailak 5, igandea: Altzai-Lakarri

Otsailak 12, igandea: Altzuruku

Otsailak 19, igandea: Muskildi

Otsailak 26, igandea: Pagola

Martxoak 4, larunbata: Maule

Martxoak 11, larunbata: Idauze

Martxoak 18, larunbata: Iruri-Zalgize

Martxoak 26, igandea: Urdiñarbe

Apirilak 2, igandea: Larraine

Apirilak 9, igandea: Hoki

Apirilak 16, igandea: Barkoxe

Apirilak 23, igandea: Gamere

Apirilak 30, igandea: Urrustoi

Zalgizen 2014an egindako maskaradako une bat.

Zalgizen 2014an egindako maskaradako une bat. / Bob Edme

Dokumentuaren akzioak