Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Hemeroteka Zuberoako Maskaradak Muskildin hasiko dira, igandean

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako Maskaradak Muskildin hasiko dira, igandean

Aurtengo maskaradak Muskildiko gazteek egingo dituzte, urtarrila eta apirilaren 22a bitartean

Aurtengo Zuberoako maskaradak, Muskildiko gazteek egingo dituzte. Urtarriletik apirilaren 22a arte, hamasei agerraldi izango dira guztira. Lehena urtarrilaren 7an, igandean, Muskildin. Eta azkena, apirilaren 22an, herri berean. Bi emanaldi horien artean, Zuberoako beste hainbat herritan ibiliko dira.
Komunikabidea
Diario Vasco
Mota
Albistea
Data
2018/01/02
Lotura
Diario Vasco

Guztira, 50 bat Muskildiar ibiliko dira Zuberoako herri ezberdinetan aurtengo maskaraden eskaintzeko lanetan. 10:00etan barrikadak muntatuko dituzte eta maskarada bera arratsaldeko 3ak aldean egingo dituzte.

Egitaraua

Urtarrilaren 7a, igandea: Muskildi

Urtarrilaren 14a, igandea: Pagola

Urtarrilaren 21a, igandea: Atharratze

Urtarrilaren 27a, larunbata: Ainharbe

Otsailaren 4a, igandea: Lexantzü

Otsailaren 11a, igandea: Urdiñarbe

Otsailaren 17a, larunbata: Gamere

Otsailaren 25a, igandea: Eskiula

Martxoaren 4a, igandea: Altzürükü

Martxoaren 10a, larunbata: Idauze

Martxoaren 18a, igandea: Lakarri

Martxoaren 24a, larunbata: Maule

Apirilaren 1a, igandea: Barkoxe

Apirilaren 8a, igandea: Hoki

Apirilaren 15a, igandea: Larraine

Apirilaren 22a, igandea: Muskildi

Zuberoako maskaraden aurkezpena, iaz/Nuñez

Zuberoako maskaraden aurkezpena, iaz / NUÑEZ

Dokumentuaren akzioak