Dokumentuaren akzioak
Zuberoako Maskarada Parisen antzeztuko dute
Hiriburuko Euskal Etxeak eraman du aurrera ekimena, bertan bizi diren euskaldunei eskaintzeko
Maskarada urtero antolatzen da Zuberoan, ezberdintasun batekin: antolatzaileak. Aurten Urdiñarbe herriko gazteei egokitu zaie. Urtarrilean aurkeztu zuten lehenengo aldiz, eta ordutik Zuberoako herriak zeharkatu dituzte.
Maskarada bi talde ezberdinen arteko liskarrean oinarritzen da. Alde batetik gorriak daude. Jantzi dotore eta argiekin, dotoreziaz dantzatzen dute. Bestetik, beltzak. Horiek dohatsuak eta tristeak dira, eta dantza inolako ordenarik gabe egiten dute. Amaitzean, ikusleek eta antzezleek Mutxikoak dantzatuko dute. Beraz, musika, dantza, eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna da.
GASTRONOMIA ERE BAI. Maskaradaz gain, euskal kulturaren beste arlo batzuk ere erakutsiko dira: pilota partidak jokatuko dira, dantzak erakutsiko dituzte eta Euskal Herriko gastronomia dastatzeko aukera ere eskainiko dute.
Dokumentuaren akzioak