Dokumentuaren akzioak
Zuberoako dantzen urratsak ikasteko metodoa aztertu du Ikerfolkek
Gramatika eta metodoa
Püntiak zuberotarrek urratsa adierazteko erabiltzen duten hitza da. Puntu honetako lanik garrantzitsuena pausoen eboluzioa ikasi, zehaztu eta izenak aurkitzea izan da. Bigarrenik, aldairak aztertu zituzten. Aldairetan urrats horiek duten azentu koreografikoa jasotzen da eta asmatutako hizkuntza horretan esaldiak izango lirateke. Prozesuarekin amaitzeko soinuen inguruko lanari ekin zioten egileek: «tradiziozko melodiak eta koreografiak ikasi eta konposaketa librean egiten diren urratsak landu ditugu hemen, eta aldairak bata bestearekin lotuz testu bat lortu dugu alegiazko hizkuntza horretan txertatzeko».
Behin gramatika osatuta metodoa sortu zuten eta 57 urratsez osaturiko zerrenda bat abian jarri. Ondoren, aldairak egiteko ariketak hiru taldetan banatu zituzten urratsen arabera. Azkenik, dantza tradizionalaren koreografia finkatuak eta konposizio librekoak aztertu dituzte puntuz puntu. Aipatu teoria hauek guztiak praktikan jartzeko Zuberoako bost dantza tradizionalen musikak biltzen dituen CDa banatuko dute aldizkariarekin.
Dokumentuaren akzioak